Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek Neguko Azoka egingo dute plazan, 09:30-11:00 artean. Gainera, taldeka antolatuta Gabon kantak abestuko dituzte herriko txoko desberdinetan. Gero, Maala Guraso Elkarteak eskainitako hamaiketako berezia izango dute eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita ere espero dute eskolan.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta.
Neguko arropa bilduko du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak. Eta ondoren, hilaren 22an arropa banaketa egingo dute.
Musika Eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua emango dute.
'Unicorns' kale animazio argiztatua, musikatua eta ibiltaria. Santa Anatik hasiko da plazan bukatuko, herriko kaleetan zehar ibili ostean –eguraldi txarra egiten badu, plazako arkupetan–. Txandak antolatuta. Gabonetako egitarauaren barruan.
Gabonetako kontzertuaren bi emanaldi: 18:00etan eta 19:00etan.
Alex Mendikutek 2024an zehar egin dituen hainbat argazki erakutsiko ditu kultura etxean.
Herri mailako pilota txapelketako finalerdiak, 18:30ean, frontoian.
Kontzertuan akordeoiak eta koroa, Kantoa, Zeharkako flautak eta Musika Bandak hartuko dute parte.
Odolosteak probatzeko aukera eskainiko du UDAk, urtero lez Gabonen atarian, Aretxarteren laguntzarekin.
Jakin-mina eta fantasia pizten duten film laburrekin osatutako emanaldia. Jatorria: Kroacia, Eslovenia, Portugal eta Alemania, Guztiak elkarrizketarik gabeko ikus-entzunezkoak dira. 4 urtetik gorakoendako eta El Día Más Corto [ED+C] filmak eskainitako. Iraupena: 40 minutu.
Ane Zuazubiskar, Julio Soto, Unai Iturriaga eta Maider Arregirekin.
Kamera aurrean zein atzean emakumea protagonista duten lanak ikusteko aukera. Lanak dira (gazteleraz): Kivu, Soledad, Pipiolos, eta Lenceria Milagros. 16 urtetik gorakoendako eta El Día Más Corto [ED+C] filmak eskainitako. Iraupena: 80 min. Elgetako liburutegiak eta Amantalak talde feministak antolatuta.
Saioa Asier Kortabarria Asier K-k gidatuko du, eta Maria Blancok bakarrizketa berezia eskainiko du gonbidatu gida. Haiekin batera, oholtza partekatuko dute Ane Lindane, Inixio Amiliano, Elisabet Mejuto, Mitxel Martinez eta Usue Aspiazuk.
Donostia Zinemaldian urrezko maskorra irabazi duen Los domingos (2025, 110 min.) filma izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
'Singular' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria. Alberto Gastesi. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketak bere ibilbide literarioa eta politikoa azaltzen ditu, eta garai hartako testuinguru historiko zabalagoan kokatzen du, Lauaxetaren bizitza laburra baina esanguratsua osotasunean ulertzeko. Erakusketa, abenduaren 15etik 19ra, Olaso dorrean, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.