Irakurketa eta eraikuntza txokoa, haurrendako, Bibliotekaren eskutik.
Gabonetako bingo berezia gaur Pake Leku elkartean.
Neguko arropa bilduko du Kontseilu Sozialista Deba Bailarak. Eta ondoren, hilaren 22an arropa banaketa egingo dute.
Herritar guztientzat, IMMEren eskutik. Ordutegia: 17:00-20:30.
Ane Gebara ipin kontalariak 'Urruti eta gertuko plaza ipuinak' saioa egingo du LH1etik gorako gaztetxoendako. Oharra: gonbidapenak aurrez hartu behar dira liburutegian.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta txistor-jana Ozkarbi elkartean. Jarraian, Gabonetako zozketa.
Udalak antolatuta, Basalgo parke eolikoaren gaineko informazio batzarra. Proiektuak zer aurreikusten duen, Elgetan zer nolako afekzioak eragingo dituen eta Udalak aurkeztuko dituen alegazioen inguruko informazioa emango du Ibon Unzetabarrenetxe alkateak.
Camden dance studioren Gabonetako jaialdia. Bi emanaldi egingo dituzte 17:45ean eta 19:15ean.
Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak. Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo- irakurri ikus-entzutekoa da RR. Sarrera: Doan
Abenduko ohiko osoko bilkura gaur. 2026ko aurrekontua gai zerrendan egongo da.
Elgetako musika ikasleen Gabonetako kontzertua, 19:00etan, Espaloia kafe antzokian.
Elkarteko bazkide bati omenaldia gaur Pake Lekun.
Bi taldeen kalejira.
'Valor sentimental' filma (Noruega, 2025). Zuzendaria: Joachim Trier. Iraupena: 135 minutu. Jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da 5,50 euro.
Jon Basagurenek 2012an sortu zuen Izaki Gardenak taldea eta ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rocketik, americana-tik eta bestelako estiloetatik edanez. Abenduan, gainera, disko berri berezi bat argitaratu dute: Sitsak. Hor lau kantu berri eta urteetan zehar diskoetatik kanpo argitaratzen joan diren beste sei bildu dituzte. Sarrera: 7 euro.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak ikusgai egongo dira Santa Anako sarreran. Eskutitzak jasotzeko postontzia ere izango dute. Gabonetako egitarauaren barruan.
Eskolaren historia, ibilbidea, ezaugarriak eta garapena ikusi eta ezagutzeko aukera izango da erakusketan irudi eta testu idatzien bidez. Abenduaren 11tik 24ra, kultur etxeanOrdutegia:Astegunetan: 17:00-19:00Asteburutan: 12:30-14:00 eta 17:00-19:00Abenduaren 24an: 12:30-14:00
'Hutsetik bizira' izeneko erakusketa ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista: Vicente Uli Garrido. Laguntzaileak: Miguel Ángel Iraetaeta Andoni Salamero. Gabonetako egitarauaren barruan.
'Genozidioa gelditu, Palestina askatu' erakusketa buztin gelan. Aste barruko egunetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu eta domeketan 11:00-15:00 eta 18:00-20:00. Elgeta Palestinarekin taldeak antolatuta.
Erakusketak bere ibilbide literarioa eta politikoa azaltzen ditu, eta garai hartako testuinguru historiko zabalagoan kokatzen du, Lauaxetaren bizitza laburra baina esanguratsua osotasunean ulertzeko. Erakusketa, abenduaren 15etik 19ra, Olaso dorrean, 18:00etatik 20:00etara.
Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.