Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Ideien kimika. Unibertso kimikoaren azken muga hitzaldia emango du euskaraz EHUko katedradun Jesus Ugaldek, ZTB jardunaldien baitan. Publiko orokorrari zuzenduta.
Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Ainhoa Urretagoienak egingo die berba nerabeei, TREBA prestakuntza egitasmoaren baitan. Izena eman daiteke, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
Menopausian elikadurak berebiziko garrantzia dauka eta ikuspegi feminista batetik, bizitzako etapa horretan osasuna zaintzen irakatsiko du Mireia Alberdik bi orduko hiru saiotan: azaroaren 5ean, 12an eta 19an.
Ibarrako Mugikortasun eta espazio publiko planean, dokumentuaren aurkezpen saioa egingo dute.
Antzuolaren Herri Curriculuma osatzeko parte hartze prozesua; bigarren saioa. Zer da Antzuola? Zer da antzuolar izatea? Herritarren ekarpenak jasotzeko bigarren saioa.
Bina orduko lau saio OIhane Lekunberriren eskutik. Autoesplorazio, autoezagutza eta autozaintza sustatzeko tailerra. Liburutegiak antolatua Bibliobero zikloaren barruan. Saioak izango dira azaroaren 12an, 19an eta abenduaren 1ean eta 10ean.
Jaione Martinezek, Ane Zugazak eta Iñigo Martinezek egingo dute berba, Manex Agirrek gidatuta, AEDren udazkeneko zikloaren baitan.
Jose Antonio Azpiazuk egingo du berba, Iragana Astitzen zikloaren baitan.
Mendiko federatu kanpainaren barruan, gaur era presentzialean alta, baja, edo aldaketak egiteko aukera egongo da. Aldaketak egiteko beste aukera bat Korreo Elektronikoa erabiltzea da, Alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatziz. Azaroaren 3tik 24ra.
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.