Pozalaguako koba ikusteko irteera egingo dute gaur Pake Leku erretiratuen elkarteko kideek.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bideak dira: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, odol ateratzeko asteko martitzenean, eguaztenean eta eguenean ere hartu daiteke txanda internet bidez, online, gotatanta.eus loturan sartuta. Gaur, bestalde, Gipuzkoako Odol Emaileen aitortza jasoko dute hamahiru herritarrek odola askotan ematearren.
Ozkarbi elkartearen azaroko ekintza berezien barruan, jolasak, aurpegia margotzea eta bolo txapelketa. Txapelketa 18:30ean hasiko da. Jolasak eta margotze-tailerra 17:30ean hasiko dira. Lekua: bolatokia. Bolo txapelketako kategoriak eta izen-emate prezioak: 6-12 urte, euro 1. 13-16 urte, 2 euro. 17 urtetik gora, 5 euro.
'Euskal gatazka ikuspegi feministatik' hitzaldia egingo du Olatz Dañobeitiak, Jabetze Eskolaren barruan, Berdintasun sailak antolatuta.
Zerua lapurtu dute Katxiporretarekin elkarlanean egindako lana da. Bertan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Birtxi astronomoarekin bat egiten dute, gizartea argi-kutsaduraren arazoaz kontzientziatzeko. Sarrerak salgai daude kiroldegian sei eurotan, eta bibe.me webgunean zazpi eurotan.
May Gorostiagaren Nire mundua delako saioa.
Can´s n´rockers taldeak emanaldia gaur Osintxuko plazan, Azaroa Gaztainatan egitarauaren barruan.
Santa Zezilia eguneko kontzertua egingo da Beheko Errota musika eskolakoen eskutik.
Arrasateko Jon Garcia musikaria, Del Val proiektuarekin izango da Inkernun.
'La cena' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Gomez Pereira. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da 5,50 euro.
All In Da House txapelketako final aurreko saio bat. Freestyle txapelketa da funtsean, rapa, inprobisazioa eta sormena nahasten dituen emanaldia izango da.
Donostia Zinemaldian estreinatu zen eta Asier Altuna Kixi bergararrak zuzendutako Karmele (2025, 114 min) izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik ipuin umorerotikoen kontaketa: Je-je puntuarentzako kitzikhitzak. Liburutegiak antolatutako Bibliobero programazioaren barruan.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.