Bisita gidatua egingo dute, euskaraz, IBM ordenagailu kuantikoa ikustera, Xabier Azipurua BasQ-Basque Quantum zuzendari zientifikoaren eskutik. Enpresei zuzendutako ekintza da.
Hariak elkarteko kideek egingo die berba nerabeei, TREBA prestakuntza egitasmoaren baitan. Izena eman daiteke, udal webgunean edo 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta.
Pake Lekuko Ikusi Makusi antzerki taldearen 'Oporretara goaz' antzezlana elkarteko kideendako.
Feminista jaio ala egin egiten da? galderari erantzun nahian jardungo du Beatriz Egizabalek Haren bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko du hainbat pasadizotan arreta jarrita; birramonak, amonak, amak, ipuinek, telebistak eta lagun feministek izandako eragina aztertuz besteak beste, eta beti umorea galdu gabe. Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta A-25aren bueltan.
Mariama Niang Sylla abokatuak egingo du berba, Erei elkarteak gonbidatuta.
EREI Elkartasunerako Elkarteak antolatuta, migrazioa eta atzerritartasun lege berriaren inguruko hitzaldia eskainiko du Mariama Niang Sylla, atzerritartasun zuzenbidean espezializatutako abokatuak. Syllak, Tolosako Booloo Senegal Gipuzkoa elkartearekin ere egiten du lan.
Movembergara elkarteak antolatuta spinning saioa izango da rock musikak girotuta.
Keia eta Nabasi taldeen kontzertua. Sarrerak: arrunta 5 euro, murriztua 3 euro.
'Doodem' lana aurkezteko du Eñaut Zubizarreta Mendieta Leintz Bailarako txelo jotzaileak. Sarrera: zortzi euro.
Brigade Loco, Cold Revenge eta Laino Beltzak talde bergararren kontzertua. Sarrerak: aurrez 12 euro, takillan 15 euro.
Txalainak taldea Osintxuko plazan gaur, Azaroa Gaztainatan egitarauaren barruan.
'Los domingos' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azua. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Donostiako zinemaldiko film onenaren urrezko maskorra.
Alejandro Amenabarrek zuzendutako El cautivo (2025, 133 min.) filma emango dute, Miguel de Cervantes idazlea ardatz duena. Sarrera: 5 euro.
Fernando G. Baptista: infografia zientifikoaren esploratzailea erakusketa izango da ikusgai Aroztegi aretoan. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.