Debagoieneko ESIk ongizate emozionalaren gaineko ikastaroa egingo du. Bi ordu eta erdiko zortzi saio izango dira, martitzenetan, apirilaren 29an hasita. Izena aldez aurretik eman behar da: Tel.: 943 00 65 51 edo pacienteactivo@osakidetza.eus.
Kulturarteko jaia antolatzeko bilera irekia deitu du Ndank Ndank elkarteak.
Izaskun Mujikaren ipuin kontaketa 4-5 urte bitarteko umeendako 'Ostegun Kontalariak' saioaren barruan. Gonbidapenak apirilaren 2tik har daitezke liburutegian.
Aiert Zubigarai egilea egongo da ekitaldian.
Deba Bailarako Kontseilu Sozialistak antolatuta.
Ahoztar Zelaieta, Ikerketa-kazetaria eta euskal kriminologoa izango da hizlari gisa.
'Txillardegi hizkuntzalari' izenburupean, solasaldia Markos Zapiainekin, liburuaren nazioarteko eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien artean.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Txiki Txoko haurreskola bertatik bertara ezagutzeko aukera 2024 eta 2025ean jaiotako umeendako eta gurasoendako.
Denim-a du oinarri 1995etik 2000. urtera Bergarako Tavex Algodoneran lanean aritu zen Nora Pilarte donostiarraren erakusketak. Apirilaren 16tik maiatzaren 4ra egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan: martitzenetik egubakoitzera, 18:00etik 20:30era; zapatutan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era, eta domeka eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.