Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera. Ordutegia: 08:30-14:30 eta 16:00-18:30.
Mugikortasun Plana egiteko prozesuaren barruan hainbat herritar taldek euren iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Hona hemen ordutegia: 11:00 Adineko pertsonak (65 urtetik gorakoak). 14:30 Merkatariak. 17:00 Gurasoak. 19:30 Gainontzeko taldeak eta norbanakoak.
Adineko pertsonen erorikoak saihesteko tailerra egingo dute Elgetan apirilaren 1ean eta 2an. Ordu eta erdiko bi saio izango dira. Biak 17:00etatik 18:30era egingo dira udaletxeko areto nagusian. Izen-emateak: 943 03 54 00 eta 943 78 90 27. Antolatzaileak: Osakidetza eta Elgetako Udala.
Gaurko saioan Unai Elorriaga idazlearen Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua landuko dute. Idazlea etorriko da eta saioa irekia izango da. Dinamizatzailea: Itziar Ugarte.
Gurasoei eta Lanbide Heziketa ikasteko interesa dutenei zuzenduta. Lanbide Heziketaren antolaketa, abantailak eta berrikuntzak azalduko dituzte.
Fernando Perez de Labordak Euskera, de la prehistoria a Irulegi liburua aurkeztuko du.
'Kepa Anabitarte: XX. mendeko abertzaletasun ahaztua' hitzaldia egingo du Eneko Bidegainek, Oñatiko Nabarralde taldeak antolatuta.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
'Habitat. Ezkutatu diguten historia' izeneko erakusketa Nabarraldek antolatuta. Hamalau horma-irudiz osatuta dago. Erakusketak irauten duen bitartean DBH4 ikasleendako bisita gidatuak egingo dituzte.