Felix Zubia medikuak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Odol emaileen elkarteak urteko odol-ateratzeak iragarri ditu. Hitzordua hartzeko www.gotatanta.eus.
Jabetze Eskolak antolatutako tailerraren helburua da norberaren ziklotasunaren kontzientzia hartzea. Idoia Sanchez Garcia hilekoan espezializatutako erizainak (Xarma) gidatuta hilekoaren zikloaren funtzionamendua landuko dute eta ondoeza eta mina ezberdintzen ikasiko dituzte. Odola biltzeko metodoak ere ezagutuko dira eta autoezagutza landuko da.
Agipad elkartearen eskutik eta 12-16 urte arteko seme-alabak dituztenendako. Izena emateko: hemen edo 943-25 20 00.
Jabekuntza Eskolak antolatutako egitarauan, Elikadura menopausian: goseak buztana labur ikastaroa antolatu dute. Eguaztenetan izango dira saioak martxoaren 12an, 19an eta 26an. Bideratzailea: Mireia Alberdi dietista nutrizionista. Izen-ematea otsailaren 14tik martxoaren 2ra: berdintasuna@bergara.eus, 943 779 145 / 688 811 760 eta Bergarako Udala.
'Ekialde ertaina eta Israelgo palestinarren gatazka' izeneko hitzaldia. Parte-hartzaileak: Angeles Espinosa (Kazetaria. El Pais egunkariko berriemaile ohia Ekialde Hurbilean). Solasaldia: Ander Balanzategi (kazetaria) eta Maite Leanizbarrutia. Aurkezlea: Ricardo Guisado-Balanzategui (politologoa). Ekitaldian poesia errezitaldi bat ere egongo da; oersiar poesia errezitaldi laburra: Shirin Salehi artista iraniarra, persieraz; Carmen Fernandez ikaslea, euskaraz; Gonzalo Sanchez-Teran poeta, gazteleraz. Musika: Nadala Manso piano-jolea.
Ilatargi elkartearen gidaritzapean Astrotopaketa saio berri bat liburutegian.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Nafarroa hegoaldeko uzta berria prest da, eta Errigora ekimenak Beste modura, denona da onura lelopean ekin dio banaketa kanpainari. Martxoaren 26ra arte egin daiteke eskaera.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
'Habitat. Ezkutatu diguten historia' izeneko erakusketa Nabarraldek antolatuta. Hamalau horma-irudiz osatuta dago. Erakusketak irauten duen bitartean DBH4 ikasleendako bisita gidatuak egingo dituzte.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, lau orduko ikastaroa. Gaia: BakQ ziurtagiriaren erabilera. Martxoaren 26an eta 27an, 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.