Herri Ekimen Legegilea (HEL) babesteko elkarretaratzea eta sinadura bilketa Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta. Aretxabaletako taldea hamabostean behin elkartuko da Herriko Plaza barrenean, 11:30ean.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsiodunek deituta.
Kuku Miku elkarteak capoeira saioa antolatu du haurrentzako eta horien senideentzako. Senzala Euskadi Capoeira taldeko Igor Ezpeletak gidatuko du. Familia bakoitza heldu bakarrarekin egon ahalko da. Izena aldez aurretik eman behar da: kukumikuelkartea@gmail.com.
'El secreto del orfebre' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Olga Osorio. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da: 4,50 euro –ikuslearen eguna da gaur–.
Jakiundek sortutako proposamen honen erronka da emakumeek zientzian, artean eta letretan egiten duten lana ikusaraztea. Ikusgai egongo da gaurtik hilaren 27ra arte.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen historia laburtzen duen erakusketa. Ikusgai egongo da martxoaren 7tik 27ra, astelehenetik zapatura 17:30etik 20:30era.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean antolatuta, 18 orduko ikastaroa. Gaia: telefonorako google aplikazioak. Martxoaren 13tik 25era astelehenetik ostiralera 18:00-20:00 artean KZgunean. Informazioa eta izen-ematea: 650 505 899 / xalbadorpe@gmail.com.
Bergarako Arizondo argazki taldearen erakusketa. Martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.