'Ekonomia eta enpresak etengabeko eraldaketan murgilduta dauden honetan, zein da Unibertsitatearen papera?' izeneko hitzaldia egingo du Lander Belokik. Oñatiko Esperientziaren Gelan, Goinegausik antolatuta.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Ixabel Agirresarobek ipuinak kontatuko dizkie 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoei. Gonbidapenak aurrez har daitezke liburutegian, eta egunean bertan ere bai, edukiera bete arte.
DBH-1 eta DBH-2 mailetako ikasleen gurasoendako alfabetatze digitalaren gaineko formakuntza saioa Oñatiko Udalak eta Agipad elkarteak antolatuta.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.