EHUk antolatutako udako ikastaroa. Norentzat? Publiko orokorrarentzat, unibertsitateko ikasleentzat, unibertsitarioak ez diren ikasleentzat, irakasleentzat eta profesionalentzat. Aurrez izena eman behar da hemen (12 euro). Ordua zehazteke.
17:15ean: Bolo-boloa. Usaetxe plazan. 17:30ean: Haurrentzako txokolatada jubilatuen eskutik. Usaetxe plazan. 17:45ean: Jolasak auzoko ludotekaren eskutik. Larrea plazan. 19:00etan: Txistulariak 19:00etan: Pintxo-potea jubilatuen eskutik. Usaetxe plazan. 20:00etan: Pintxo-potea jarraitzen du Sin+ taldearekin. Usaetxe plazan. 22:00etan: Auzoko areto-dantza taldearen erakustaldia. Usaetxe plazan.
Aise Kooperatibako kideen eskutik. Hizkuntza: elebitan. Herritar denei zuzenduta. Emakumion Etxeko eskilarapean.
Arrasateko Trikitixa Eskolak ikasturte berriari ekingo dio Eskola Plazara ekitaldiarekin; 18:00etan hasiko dira Herriko Plazan. Ondoren, 19:30ean, Ai ama! taldearekin erromeria, Portaloian.
18:00 Txupinazioa eta San Pedrotxoren jaitsiera.18:10 Boloa.18:15 Buruhandiak.19:00 Galiziako gaitak.21:00 Kontrakorde taldea.22:45 Pimo Bayo DJa.01:00 Totz&Jou DJa.
Areantza auzoko jaien hasiera: 19:00 Afaltzeko lekua prestatzea. 20:00 Martin Kabarrixa pertsonaiari ondo-etorria eta tantaia jasotzea, kanpai-joaldiekin lagunduta. 20:30 Paella-jana; aurretik izena eman behar da. Ondoren, kantaldia eta dantzaldia.
Hizlaria: Miren Iraeta. Antolatzailea: Lanbroa. Doan.
Trotamundos Konpainiaren ikuskizuna. Sinopsia: Zirkularitateak ez du amaierarik. Ez dakigu noiz hasten den eta noiz amaitzen den. Hortik ateratzea erabaki dezakegu. Monotoniarekin hautsi dezakegu eta gauzen norabidea aldatu. Zer gertatuko litzateke bat batean irudimenezko mundu batean sartuko bagina? Bertan egunerokoa alde batera utziko genuke eta umeak ginenean bezala gozatuko genuke.
Jaien hasiera: 19:00 Finito Infinito kale-antzerkia Cia Trotamundos konpainiaren eskutik. Munibe plazan eta euria eginez gero, Seminarixoan. Txosnagunea: 16:00 Muntaia-lanak. 19:30 Irekiera pintxo potearekin eta Anuk eta Eleneren akustikoarekin. Ondoren, Kantaldi herrikoia.
San Martin auzoko jaietan, gaur: 18:59an, etxafuego jaurtiketa 19:01ean, Martintxo Txarrixan subidoia 19:04an, Pintxopotea 19:07an, Txorimaluoak (Jose de Azpiazu Musika eskolako musikariekin) 22:03an,Kontzertuak: Giante, Mugan eta Aramu. Ondoren Andutx.
Elgetako gazte asanbladak asanblada irekia deitu du barikurako, hilak 11. 19:00etan egingo dute gaztetxean.
Ibai eta Elisak 2017an elkar ezagutu zutenetik, gerora Hondora izena jaso duen proiektua itxuratuz joan dira. Soilenetik hasi ziren tabernetan bertsio akustikoa joaz eta orain haien lehen LPa aurkezten digute: Hondoratu eta itzalera irten. Josu Ervitik produzituta eta Idoia Asurmendik ko-produzituta.
'La Odisea' filma (Erresuma Batua, 2026). Zuzendaria: Christopher Nolan. Iraupena: 172 minutu. Sarrera da 5,50 euro. Gaur, jatorrizko bertsio originalean.
Aretxabaletako Orei laukoteak –Andoni Lapuerta, Iker Martinez de Agirre, Jon Ander Alberdi eta Idoia Sanchez– argitaratu berri duen izen bereko lehenengo diskoa aurkeztuko du, estreinaldiko kontzertua etxean emanda. Euskaraz abestutako zortzi kantu batu dituzte lanean eta rock doinuak dituzte oinarri horiek, stoner ukituarekin.
Arrasateko hainbat sektoretako tokiko 20 saltokik hartuko dute parte eta produktuak prezio berezietan eskainiko dituzte.
Helduentzako lau irakurketa talde, Haurren Irakurketa Kluba eta Idazketa Lantegia antolatuko ditu aurtengo ikasturtean liburutegiak, baita iaz abiatutako Elkarrizketa Filosofikoak egitasmoa ere. Irailaren 1etik 12rarte dago zabalik izena emateko epea. Liburutegian edo whatsapp mezua bidalita zenbaki honetara: 688 73 28 26.
Edurne Iriondo Plazak Oñatiko fabriketan emakumeek egin duten lana aztertu du Selma Huxley ikerketa bekarekin. Horren bueltako erakusketa jarri dute Emakumion Etxian. Bisita gidatuak egongo dira: irailaren 15ean, 11:00etan; irailaren 16an, 11:00etan –gazteleraz–; irailaren 17an, 18:30ean eta irailaren 23an, 18:00etan –gazteleraz–. Erakusketaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.
Atzeko kaleko jaien 100 urteetako historia jasotzen duten argazki zaharren erakusketa.