Urtarrilaren 2tik 4ra bitartean egingo da, Manuel Muñoz kiroldegian. 2009tik - 2016ra (Biak barne) jaiotako neska-mutilentzat zuzenduta. 08:30 - 09:00 Ume zaintza. 09:00 - 13:00 Campusa.
Txatxilipurdik antolatuta 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara jolas parkea Uarkapen, eta tailerrak, gaztetxean. 19:00etatik 20:00etara disko festa amaiera emateko.
Gura beste jolas egiteko aukera izango dute adin tarte guztietako neska-mutikoek Labegaraietako kiroldegian honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Batten gaixotasuna duen Mara San Jose umearen aldeko jaialdia. 11:00-15:00 Txosnaren irekiera Seber Altube plazan, bertsolarien eta txalapartarien saioarekin. 11:30 Kalejira: erraldoi eta kilikien konpartsa; Arrasateko Trikitixa Eskolakoak; Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak; eta txistulariak eta gaiteroak. 22:00 Kontzertuak gaztetxean: Oihu; Malaña eta Aiama. Sarrera: 5 euro.
Gazte mailako 34. futbol txapelketa jokatuko dute honako taldeek: Bergara KE, Real Sociedad, CA Osasuna eta CD Vasconia. 16:00 Real Sociedad-Vasconia. 17:00 Bergara-Osasuna. 18:00 Hirugarren eta laugarren postuak. 19:00 Finala. Eta ondoren, sari banaketa.
Haurrendako eta gaztetxoendako puzgarriak izango dira.
Antzinako Txinan bizi izandako dragoien gaineko istorioa Dragoi jagolea marrazki bizidunen filmak (Espainia, 2024, 90 min.) umeentzat euskaraz. Sarrera: 3 euro.
Potx magoak aurkeztuko du Oñatiko magia gala. Euskal Herriko hainbat herritako mago gazteak etorriko dira, Oñatira beren magia eta truko ikuskizunak eskaintzera. Salneurria: 5 euro. Sarrerak: www.oñati.eus eta Txokolateixan.
Elgetako Bolatokian jokatuko da zapatuan, urtarrilak 4, 18:00etan. Markina-Xemeingo Lauzirikan jokatu zen lehenengoa abenduaren 27an eta urtarrilaren 18an jokatuko da azkena Barinagan.
Ridley Scott zuzendariaren Gladiator II filmak (Estatu Batuak, 2024, 147 min.) Antzinako Erroman girotutako istorioa dakar Paul Mescal, Pedro Pascal eta Denzel Washington aktore ezagunak protagonista dituela. Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Txotxongiloen munduan ondo ezagutzen duen Corrado Masacci-ren 'Txotxongiloen ametsak' izeneko erakusketa abenduaren 9tik urtarrilaren 5era. Oharra: Itxita: abenduak: 23/24/25/30/31 eta urtarrilak 1.