Sakontze maila, Miren Amurizarekin.
Gaiarekiko interesa duen herritar oro joan daiteke (Kultura etxeko goiko solairuan izan daiteke).
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
Kantsatzeke mendi taldeak urteko batzarra deitu du. Urtarrilaren 21ean izango da, 20:00etan, kultura etxean.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.
Bergarako Taila Eskolako kideek euren lanak jarriko dituzte ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.