Denboraldiko bigarren kontzertua egingo du gaur Oñatiko musika bandak: Dastatu Ametsak. Doan da baina sarrera aurrez hartzea komeni da, Txokolateixan.
Kartzela zaharreko xake txapelketa jokatuko da Errege Egunean. Izen-ematea 16:30ean.
Ridley Scott zuzendariaren Gladiator II filmak (Estatu Batuak, 2024, 147 min.) Antzinako Erroman girotutako istorioa dakar Paul Mescal, Pedro Pascal eta Denzel Washington aktore ezagunak protagonista dituela. Sarrera: 5 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.