16:45etik 20:00ak arte egongo da aukera odola emateko.
+ 55 elkartegiak programako lehen saioa izango da. Urrira bitartean, hilero egongo da hitzaldi bat –ekaina, uztaila, abuztua izan ezik–.
Breakfast at Tiffany`s liburuaren gaineko saioa, John Costellok gidatuta.
Zertarako zentral eolikoa Basalgon? hitzaldia egingo du Alvaro Camposek, Kukubasok gonbidatuta. Campos ikertzailea da eta Energia Ingeniaritzako irakaslea EHUn.
Duintasuna elkarteak antolatuta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak legebiltzarrean aurkeztutako Herri Ekimen Legegilea azalduko du Jexux Soubies-ek.
Kantsatzeke mendi taldeak federatzeko eta bazkide egiteko aukera emango du. Ordezkariak kultura etxeko 2. solairuan, izango dira urtarrileko martitzenetan –7, 14, 21, 28–, 19:00etatik 20:00etara. Etxetik egiteko aukera ere izango da formulario hau beteta: http://bazkidetu.kantsatzeke.eus
Martxoaren 1ean ospatuko da aurten Oñatiko Inauteria, eta urtero legez, inauteri lan-taldeak entseguak prestatu ditu parte hartu nahi dutenentzat: martitzenetan eta zapatuetan izango dira. Iaz bezala, parte hartzaile kopurua mugatua izango da aurten ere, eta izen ematea entseguetan bertan egingo da. 2008 urtean edo aurretik jaiotakoek hartu ahal izango dute parte soilik.
Ixiar Garciak, Jon Sarasuak eta Maialen Akizuk egingo dute berba, Debagoieneko Antzerki Plataformak gonbidatuta.
Kantsatzeke mendi taldeak urteko batzarra deitu du. Urtarrilaren 21ean izango da, 20:00etan, kultura etxean.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.