Hiru tiraldikoa da Neguko Bolak txapelketa eta martxan da. Lehenengo tiraldia Lauzirikan jokatu zen eta bigarrena prestatzen ari dira egunotan Elgetan. Zapatuan jokatuko da, 18:00etan, kiroldegiko bolatokian.
Antolatzaileek parte hartzea gonbidatu dute. Denendako dago zabalik tiraldia. Izen-ematea 5 euro da. Sariak, berriz, honakoak: jasotakoaren %50 irabazlearendako, %30 bigarren sailkatuarendako eta %20 hirugarrenarendako. Laugarren sailkatuak "ustekabea" jasoko du.