Jon Sarasuaren hitzaldia: 'Munduko aldaketen norabideaz: hamabi arlo eta angelu desberdinak'. Esperientziaren Gelan, Goienagusik antolatuta.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Hazia zentroaren eskutik jaioberrientzako masaje tailerra egingo dute Kukumiku Elkartearen egoitzan. Izena emateko: kukumikuelkartea@gmail.com
Jolastuz egingo dute gaurko pintxo potea Lagun Leku elkarteak antolatuta.
Euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko AROA plana garatzen hasi da Udala eta bigarren lan-saioa egingo dute. Orain arte jasotako ideiak, lan-ildoak eta erronkak berreskuratuko dituzte, eta horiei forma emango diete, ekintzetara eroanda.
Meaka-Irimo herri plataformak antolatuta, Vidas irrenovables dokumentalaren emanaldia izango da.
Angela Davis-ek idatzitako liburuaren euskarazko itzulpena aurkeztuko du Katakrak-eko Hedoi Etxartek.
Otsailaren 4ko eskea prestatzeko azken entsegua.
Otsailaren 22an egitekoa den koko-batzea antolatzeko bigarren batzar irekia, Ozkarbi elkartean, 19:30ean. Deitzailea: Goibeko.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.