Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek antolatutako Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioaren baitan sari banaketa ekitaldia egingo da. 16:00 Sail Ofizialaren proiekzioa I. 17:40 Sail Ofizialaren proiekzioa II. 19:30 Sari banaketa. 20:30 Lunch-a.
Berezia izango da urteko lehen ipuin kontalari saioa. Debako kontalaritza taldeko kideak etorriko dira Elgetako liburutegira, 18:30ean. 6 urtera arteko umeak guraso batek lagunduta hartu beharko dute parte. Domekan, berriz, Elgetako kontalariak Deban egingo dute saioa.
Celia Santos (Bergara, 1972) idazleak El pais del atardecer dorado liburua aurkeztuko du.
Urrian hil zen 31 urtez Elgetako alkate izandako Patxi Basauri Elkoro. Omenaldi-ekitaldia 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Ekitaldi irekia izango dela jakinarazi dute eta gonbidapena luzatu dute parte hartzera.
19:30ean, jaiak hasteko pintxo dastatzea 22:30ean, mus txapelketa
'Itoitz, udako sesioak' dokumentala (2024). Zuzendaritza: Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
Karaokea gaur gaztetxean, OstiralERO egitarauaren barruan. Tabernako barra 20:00etatik aurrera egongo da zabalik.
Donostialdean sortutako taldeak mexikar jatorriko korrido tunbadoak egiten asmatu du eta horiek eroango ditu Bergarako Kartzela Zaharrera, dantzarako doinuak eta umorea uztartuta.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Argazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.
Bergarako Buztinzale Elkartea euren lanak jarriko ditu ikusgai Aroztegin. Ordutegia: martitzenetik egubakoitzera 18:00-20:30; zapatua 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; domeka eta jai egunak 12:00-14:00.