Patxi Basauriren omenezko ekitaldia antolatu dute jeltzaleek hilaren 24rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko urt. 14a, 10:44

Urrian hil zen 31 urtez Elgetako alkate izandako Patxi Basauri Elkoro. Omenaldi-ekitaldia 19:00etan hasiko da udaletxeko areto nagusian. Ekitaldi irekia izango dela jakinarazi dute eta gonbidapena luzatu dute parte hartzera.

"Elgetarrak bereziki eta inguruko bailaretako herritarrak oro har gonbidatu nahi ditugu bertara; izan ere, jakina da Basaurik alkatetza garaian eta gerora ere gertuko herriekin izan zuen harreman estua", azaldu dute ekitaldia antolatu duen Elgetako Uri Buru Batzarretik. "EAJ-PNVren ekimenez eta modu herrikoian prestatu dugun ekitaldiak herriko hainbat pertsona eta eragileren parte-hartzea ere edukiko du".

Gaineratu dute helburua dela Patxi Basauriren figura gogora ekartzea eta alkatetzan eman zituen jarraikako hiru hamarkaden errepasoa egitea "Testigantzen, musikaren eta bideo baten bidez besteak beste. Aspalditik eta kariño handiarekin lantzen ari garen ekitaldia da hau. Patxiren legatuari, hau da, bere agintaldian zehar herriari egin zizkion ekarpen handiei balioa emateko, zenbait anekdota kontatzeko eta emozio-momentuak partekatzeko aukera eskainiko duen egitaraua osatzea izan da jeltzaleon asmoa. Zentzu horretan hau guztia posible egiteko bidelagun izan ditugun elgetarrei gure eskerrak ematea besterik ez dugu".

Ekitaldiaren ostean mokadutxo baterako tartea egongo da Ozkarbi elkartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak