Urtarrilaren 22tik 24ra egingo da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek antolatuta. 11:30 Masterclass-a: Aitzol Saratxaga. Zuzendaritza artean sakontzen. 16:00 Ikasle Sailaren proiekzioa I. 17:30 Ikasle Sailaren proiekzioa II. 19:00 Solasaldia: Lehen pausoak zineman. Jone Arriola, Alba Lozano eta Uxue Botas-en eskutik.
Odei Arregiren eskutik, lau urtetik gorakoendako. Aurrez eman behar da izena Bibliotekan.
Oihana Etxegibelen ipuin kontaketa HH4 eta HH5 haurrei zuzenduta. Gonbidapenak aurrez hartu behar dira haurren liburutegian.
'La luz que imaginamos' filma (India, 2024). Zuzendaria: Payal Kapadia. Iraupena. 118 minutu. Sarrera da: 5,50 euro. Oharra: jatorrizko bertsio originalean.
1992an sortutako talde bizkaitarra bueltan da eta Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano eta David Gonzalezek rock eta metal doinuekin beteko dute gaztetxea. Sarrera: 7 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Arrasateko Artgazki Elkarteak antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutakoen artetik aukeratutako 30 argazkien erakusketa. Horiek erosteko aukera egongo da (35 euro), eta batutako dirua Mara CLN1 egitasmoarendako izango da.
Mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindarien argazki erakusketa (1934-2024). Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta.