Araotz ezagutzeko irteera egingo dute Pake Leku elkartetik. Urriaren 21etik 27ra eman behar da izena tabernan dagoen zerrendan. Araotzeko elkartean pintxo bat eta trago bat hartzeko prezioa: bi euro. Araotzeko elizan elkartuko dira.
Evolución e historia de la cartografía en Gipuzkoa. Una visión desde Debagoiena hitzaldia egingo du Amurrioko Jabier Aspuru injineruak. Oñatiko Esperientziaren Gelan, Goienagusik antolatuta.
Gaba Baltza prestatzeko tailerrak izango dituzte neska-mutikoek, eta ez da egongo ohiko zerbitzurik –ludoteka eta errefortzuak–.
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak antolatuta menopausian elikadurak duen garrantziaren gainean egingo dute berba.
Aramaion, energia komunitatea sortzeko prozesuari ekiteko aukera dago eta dagoeneko 11 laguneko lan-talde batek lan horretan hasteko interesa agertu du. Udaletik herri bilera deitu dute eguaztenerako.
Udalak eta Jangela eraldaketa batzordeak antolatuta informazio batzarra proiektuaren nondik norakoen berri emateko. Bilera irekia, hilaren 30ean. Lekua eta ordua: eskolako liburutegian 18:30ean.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.