Herritar guztiendako paseoa. Iraupena: 60-90 minutu. Denboraldiko laugarrena.
Lorabarri asteko ikastaroen barruan kefir ura eta konbutxa egiteko ikastaroa izango da DAI etxeko konbutxie-ren eskutik. Plaza mugatuak. Izen-ematea: 665 70 21 92. Prezioa: 10 euro.
Pornografia, gaur egungo sexu heziketa ote? gaia landuko du Eider Goiburu Moreno adituak Treba programaren barruan.
Joseba Gomezek gidatutako saioa. Gaur, laugarren eta azken saioa. Izena: Bibliotekan edo webgunean.
Lantaldea hilaren 9an elkartuko da berriz, liburutegian. Batzarra 18:30ean hasiko da. Gaien artean: hurrengo formakuntza saioak, gurasoen arteko paktuen berrikuspena, Antzuola-Bergara-Elgeta Altxa Burua taldeen elkarlana...
Natalia Urteaga sexologoak eta Jaione Fernandez de Jauregi narratzaile eta poeta eskoriatzarrak eskainiko dute saioa. Debalde.
Eneko Barberena (Arrasate, 1983) idazlearen Suak erreko ez balu eleberri beltza izango dute hizpide, Mikel Antzak gidatuta.
12 eta 18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da.
Euskarazko film laburren zirkuituaren baitan hautatutako zortzi emango dituzte: Erro (Zuz.: Amaia Lejarreta) Dena asmatuta dago (Zuz.: Jone Arriola) Katalinaren zoria (Zuz.: Guillermo Ordás) Babesa (Zuz.: Ander Iruretagoyena) Mundu berri bat (Zuz.: Mikel Alvarez) Zirrara (Zuz.: Ane Cuesta) Talkak (Zuz.: Ilune Diaz eta Jordi Nuet) Betizu buru (Zuz.: Kim Maiteny)
Futbola eta osasun mentalaren gaia uztartzen dituen 'FutbolisTOK' Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa.
Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira traste zaharrak baina aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Javier Solerrek ekarritako antzinako irratien erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 6tik 19ra.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.