Goienagusik gonbidatuta Silvia Zuluaga mediku eta dietistak ondo elikatzearen garrantziaren gainean hitz egingo du.
Luisa Carnes idazlearen Tea rooms liburuaren gaineko saioa.
Lupe Lekuona ipuin kontalariak Kuku, non nago? ipuin ikuskizuna eskainiko du. Aurrez eman behar da izena, eta 3-4 urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Aramaioko basoak erabiltzen dituzten abere eta ganadu jabeekin bilera egingo du Udalak. Biltzearen helburuak dira, besteak beste, datuak jasotzea, egungo arazoak partekatzea eta dirulaguntza zein inbertsioei buruzko iritziak jasotzea.
Hitzaldia egingo du Iñaki Iurrebasok –soziolinguista eta UEMAko ikerketa teknikaria–: 'Euskararen egoera gaur. Zer diote datuek? Diagnostiko berri baterako gakoak'. Oñatiko Udalak eta UEMAk antolatuta.
3-4 urteko umeendako, Lupe Lekuonaren eskutik. Aurrez eman behar da izena.
Zineklubean, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa dela-eta, erakusketa izango da ikusgai Kulturaten, domeketan izan ezik.
'Habitat: ezkutatu diguten historia' erakusketa Nabarralderen Historia Hamabostaldiaren barruan. Otsaileran 3ra arte.