EHUko Farmaziako doktore eta katedraduna den Gorka Orivek osasunaren eta klima aldaketaren gainean jardungo du Goienagusik antolatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Ken Loach zuzendari entzutetsuaren El viejo roble (The old oak) filmak (Erresuma Batua, 2023, 110 min.) Ingalaterrako ipar-ekialdeko herri batean geratzen den azken pubaren etorkizuna kontatzen du. Sarrera: 3 euro.
Urtarrilaren 29an, astelehena, 18:00, kultur etxean batuko dira aurrera begirakoak lantzeko.
Etorkizuneko hilerria marrazten egitasmoaren bigarren tailerra egingo dute. Izena emateko (hilaren 26ra arte): 644 126 091.
Korrikari babesa adierazteko eta ekintzak antolatzeko bilera irekia.
'Los que se quedan' filma (AEB, 2023). Zuzendaria: Alexander Payne. Iraupena: 133 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Patricia Font zuzendariaren El maestro que prometió el mar pelikularen emanaldia.
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa dela-eta, erakusketa izango da ikusgai Kulturaten, domeketan izan ezik.
'Habitat: ezkutatu diguten historia' erakusketa Nabarralderen Historia Hamabostaldiaren barruan. Otsaileran 3ra arte.