Herri Eskolako neska-mutikoek San Sebastian danborrada egingo dute frontoi zaharrean. Haur Hezkuntzako hiru, lau eta bost urteko umeek, Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoen laguntza izango dute zeregin horretan. Lau abesti joko dituzte San Sebastian eguna ospatzeko.
Elgetako Korrika batzordeak Korrikako arropa saltzeko postua jarriko du herrian. 15:30ean eskola inguruan eta ondoren plazan.
HH2-ko gela zabalik hasi zuten ikasturtea Elkar Hezin eta "eskolako familiek zein herritarrek erakutsitako babesa eta gertutasuna eskertzeko" jardunaldia, esker oneko luntxa, antolatu dute. 16:30-17:15 txokolate askaria haurrentzat. 17:15-18:15 Oihan Vega DJ-arekin musika 18:30ean, guraso eta herritarrendako luntxa eta haurrendako tailerrak
Gaur da urteko lehen odol ematea, urtarrilekoa. Aurrez hartu behar da ordua odola emateko; deitu egin behar da egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Ipuinen Ordua ekimenak 10 urte betetzen ditu eta ipuin kontularitza saio berezia izango da liburutegian. 17:30-18:15, HH2-LH1. 18:30-19:15, LH2-LH6.
1 eta 3 urte bitarteko haurrek eta haien familiek The Messy Playroom antzezlanaz gozatu ahal izango dute ingelesezko abestiek lagun eginda.
Asktasunaren eta Giza Eskubideen Aldeko Plataformak deituta.
Otsailaren 3an egingo den koko-batzerako dantzen errepasoa.
Izaskun Murgia elkarte lirikoak Antologia de la zarzuela ikuskizuna aurkeztuko du.
Txori arraina diskoa aurkeztuko dute. Sarrerak, zortzi euro.
Demode Quartet laukoteak A kupela emanaldia eskainiko du. Kantu ezagunen errepasoa egingo dute, euskarazko bertsio propioekin eta, ohi legez, umoreak eta musikak bat eginda. Sarrera: 5 euro.
Santa Barbara eta Korda Rota musika taldeen kontzertuak izango dira Antzuolako gaztetxean. Sarrera: bost euro.
'Yo capitán' filma, jatorrizko bertsioan (Italia, 2023). Zuzendaria: Matteo Garrone. Iraupena: 121 minutu. Sarrera da bost euro.
Egubakoitzak Berreskuratzen egitasmoaren baitan. Sarrerak, bost euro.