Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko ikertzaile Susana Mangana gonbidatu du Goienagusik, Israel eta Hamasen arteko gerraren ondorioz, Gaza eta Cisjordanian gertatzen dabilenaren gainean hitz egiteko.
Alvaro Fernandez Armerok zuzendutako Ocho apellidos marroquís filma (Espainia, 2023, 97 min.) izango dute helduek. Sarrera: 3 euro.
Herritar guztiak daude deituta bilerara, inolako konpromisorik gabe, bilerara joan daitezen, eta bertan ikusiko dute zein izan daitekeen laguntzeko bidea. Korrika martxoaren 14an abiatuko da Irunen eta 24an bukatu Baionan.
Aurten, berriz ere, gure artean izango da Korrika. Hori dela eta, hasita daude Korrika Batzordeak eratzen. Eskoriatzan gaur, urtarrilak 15, egingo da batzarra, 18:00etan, Kultur Etxean.
Osasun mentala eta nerabeak hitzaldia emango du Estibaliz Ansotegik, gurasoentzat.
'Anatomía de una caída' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Justine Triet. Iraupena: 150 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.