Aratusteetako bazkari golfo-rako txartelak jarriko dituzte salgai mozorroak prestatzeko Udalak egokitutako lokalean –Basabe jatetxearen atzeko partean–. Menua: entsalada, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskia parrilan eta Eceiza etxeko pasteltxoak; baita kafea eta edariak ere. Beganoendako eta zeliakoendako menuak ere egongo dira. Prezioa: 21 euro.
Euskaldunon Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloak deituta elkarretaratzea Donostiako Udalaren hizkuntza-politikaren kontra kaleratutako ebazpena salatzeko.
Bertxoko sariketako lehenengo kanporaketa jokatuko da Zabolako elkartean, 18:30ean. Bertsolarian binakako taldetan arituko dira eta finalerako sailkapena jokatuko dute. Hauek dira bikoteak: Iraide Onaindia eta Xabi Antia, Ane Arexolaleiba eta Paula Amilburu, eta Gari Arexolaleiba eta Martin Abarrategi.
Aurten, berriz ere, gure artean izango da Korrika. Hori dela eta, hasita daude Korrika Batzordeak eratzen. Leintz Gatzagan gaur, urtarrilak 11, egingo da batzarra, 19:00etan, eskolan.
Sahara, Herri bat erresistentzian liburuaren aurkezpena egingo du Kristina Berazain BERRIAko kazetariak eta liburuaren idazleak, Zaldibar antzokian. Liburu aurkezpenaren ondoren Hayuh Ramsi saharar musikariaren kontzertua izango da.
'Anatomía de una caída' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Justine Triet. Iraupena: 150 minutu. Sarrera da bost euro. (Gaur jatorrizko bertsioan)
Raimundo El Canastero taldeko hainbat kideren kontzertua.
Martxan da neguko bolak txapelketa. Bi saioa jokatu dira abenduan eta Elgetan jokatuko da hirugarrena urtarrilaren 12an, 22:00etan. Izen-ematea 5 euro.
Alvaro Fernandez Armerok zuzendutako Ocho apellidos marroquís filma (Espainia, 2023, 97 min.) izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
Txopet eta Nakar taldeak gaur gaztetxean. Sarrera: 8 euro arrunta, 3 euro murriztua.
Bertso saioa egingo dute kultur etxean Aramaioko bertso eskolak antolatuta. Oholtzan izango dira honako bertsolari hauek: Jone Uria, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga eta Sabin Abarrategi. Sarrera: 5 euro.