Gaztetxoek irteera egingo dute Bilboko Gabonetako Haur parkera. 10 urtetik beherako umeak nagusi batekin joan beharko dira. Abenduaren 22a baino lehen eman behar da izena udaletxean, 9 euro ordainduta.
Antzuola, Aramaio, Arrasate, Oñati, Bergara eta Soraluzeko pilotariak elkartuko dira eta abenduaren 26tik 28ra bitartean kanporaketak jokatuko dituzte.
Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Emakumeentzat autodefentsa feminista tailerra antolatu du Udaleko berdintasun sailak. Safo eskolako kide den Esther Lopezek gidatuko du eta alderdi psikologikoa eta fisikoa landuko ditu.
Izena emateko: 943-76 90 03.
3-12 urte artekoendako. Puzgarriak, eskulanak, bideo jokoak, ohe elastikoak, tailerrak... Eguneko sarrera: bost euro. Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00-20:00.
7 urtetik gorakoendako. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Eguneko sarrera: lau euro.
Futbol eskolen arteko txapelketaren final-aurrekoak eta finalak jokatuko dituzte, 15:00etan hasita. Sari banaketak 19:00ak bueltan izango dira.
Gabonetako bi saski zozketatuko dituzte gaurko bingo berezian.
Bueltan da Goazen! ikuskizuna Oñatira. Bi saio eskainiko dituzte 10 Kontzertuak biraren baitan, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan. Biak Santa Ana antzokian.Oharra: Ikusleko hiru sarrera bakarrik erosi ahal izango dira. Sarrerak 6-18 urte bitartekoentzat izango dira soilik. Gurasoak ezingo dira sartu. #gabonak2023
Gaztiok konponbiderako giltzak leloarekin bola-txapelketa jokatuko dute Aretxabaletako Sarek antolatuta. Bolatokia 17:00etan irekiko dute eta 18:00etan hasi saioa.
Teatro Paraisoren lana, umeendako. Sarrerak, lau euro.
Pake Lekuko boluntariotza saria emateko ekitaldia.
Goiko Gela taldea osatzen dute Karlos Etxaniz, Jon Imanol Etxabe, Olatz Otxoa eta Santi Romano ahotsek eta Elvis Gospel ikuskizuna eskainiko dute Arkupeko oholtzan, Elvis Presleyren gospel abesti ospetsuenak interpretatuta. Sarrera: 5 euro.
Oñatiko Txuleton's taldearen kontzertua.
'Un amor' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Isabel Coixet. Iraupena: 128 minutu. Jatorrizko bertsioan. Sarrera da bost euro.
Post punk doinuekin beteko du Arrasateko gaztetxea Mungiako Belako talde ezagunak. Kantu ezagunak eta aurten kaleratu duen Sigo Regando diskokoak eskainiko dituzte, besteak beste. Sarrera: 7 euro.
Patxi Aiastui, Jon Altuna, Iraitz Artola, Eñaut Uriarte, Enaitz Alustiza, Asier Arriaran, Ibon Leibar, Unai Arantzabal, Mikel Mendiaratz, Jon Mata, Iñigo Arcelus eta Gari Lopez Munain hasierako hamaikakoan.
Gabonetan egin ohi den areto futbol txapelketa. Abenduaren 27an eta 28an, egun osoan zehar #gabonak2023
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.