Urteko azken eskola egunean Gabonetako azoka, Gabon eskea, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita eta hamarretako berezia izango dute Elgetako Herri Eskola umeek. Goizeko jardunaldia izango dute jarraian bi asteko oporrak hartzeko.
Landatxope jubilatuen elkarteak bazkideentzat txistor-jana antolatu du. Bukaeran, karta txapelketako sariak banatuko dira.
Santamasetako dantzaldia herriko musikariekin: Udalaxpe txistulari taldea Arrasateko Gaiteroak Arrasateko Trikitixa Eskola Arrasate Musikal Laguntzaileak: Santamas Komisiñoa, Arrasateko Udala. Santamasak 2023
18:00 Santamasetako dantzaldia herriko musikariekin. 18:30 Etxafuego jaurtiketa. 18:30 Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsaren kalejira, Biteri plazan hasita. 19:00 Bibi txerriaren aurkezpena, Herriko Plazan. 19:00 Kantu Jira, Portaloi elkartearen eskutik, Portaloitik hasita eta herriko kaleetan zehar. Parte-hartze irekia. 19:30 Bertso saioa, Amaia antzokian. 22:00 Zezen suzkoa, Herriko Plazan.
Txistorra pintxoak San Joxepeko bazkideendako.
Txistorraren pintxoak eta edariak banatuko dituzte gaur Pake Leku elkartean.
Santamas bezperako bertso saioa AEDk antolauta. Bertsolariak: Ane Zuazubiskar, Aitor Mendiluze, Miren Artetxe eta Oihana Bartra. Gai-jartzaileak: Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses.
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
'Vidas pasada' filma gaur zineklubean (AEB, 2023). Zuzendaria: Celine Song. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da bost euro.
Santamas jaien baitan Arene 6 eta Larru Beltzak taldeen kontzertuak.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023
Olentzero eta Mari Domingi eskutitzak jasotzen egongo dira Santa Anan antzokiko sarreran.
Elgetako liburutegiak eta KZguneak elkarlanean 10 orduko mekanografia ikastaroa antolatu dute Abenduaren 18tik 22ra izango da, 18:00ertatik 20:00etara kultura etxeko KZgunean. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Azken eguna hilaren 14a da. Doan.