Herriko ekoizleak, artisauak, merkatariak, elkarteren bat edo beste eta hiru bat idazle elkartuko dira Durana kalean jarritako karpen azpian.
Vasco-Navarro trenari buruzko historia eta datuak emanez, bisita gidatu berezia egingo dute gaur Jabi Bujanda oñatiarra gidari izanda. San Prudentzion elkartuko dira. Doan.
Herritar guztiendako. Izena: arrasatetrikitixaeskola@gmail.com
Pentsamendu kritikoa sustatzea helburu duen Hiruki Larroxa kooperatibak LGTBI+ izatea zer den izango du hizpide eta horren bueltan lanketa egingo du Atxabalta Harro elkarteak gonbidatuta.
Eskuartean Artisau Kolektiboaren eskutik. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 16:30-20:30.
Umeendako eta gazteendako. Ordutegia: 11:30-14:00 eta 16:30-20:00.
Jostailuak trukatzeko eguna, Txatxilipurdiren eskutik. Ordutegia: 11:30-13:30.
Artzai txakur erakustaldia, Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin GIATE lankidetzan eta Jose Ramon Garcia artzainak gidatuta. Santamasetako egitarau barruko ekitaldia.
Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen eskutik umeen dantza erakustaldia. Ostean, Olentzeroren gutun banaketa Basajaunekin. Euria bada Kulturolako aterpean izango da.
La patrulla canina: superpelícula animaziozko filma (AEB, 2023, 92 min.) izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
'La Navidad en sus manos' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Joaquin Mazon. Iraupena: 95 minutu. Sarrera da lau euro.
San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetako bizilagun elkarteak antolatuta. 17:00 – Txokolate jana17:00 – Pintura tailerra18:00 – Pintxoak19:00 – Gabon kantak De Norte a Sur taldearekin
Udalatxi dagokion balioa emateko ekoiztu du dokumentala Besaide Mendizale Elkarteak eta Bilboko Mendi Film Festival-en aurkeztu. Arrasateko estreinaldia 18:00etan izango da euskaraz eta 19:00etan bigarren emanaldi bat egingo da gaztelerazko azpitituluekin.
Asteburu magikoa Elgetan Euskal magoak on stage jaialdiarekin. Zapatuan, Marsel magoaren magia ikuskizuna Espaloia kafe antzokian. Udalak antolatuta.
Helduek Jaione Camborda donostiarrak zuzendutako O corno filma (Espainia, 2023, 103 min.) izango dute. Urrezko maskorra irabazi zuen 2023ko Donostia Zinemaldian. Sarrera: 5 euro.
Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondo zuzendariaren agindupean jarri dira Kortxoaren dilema komedia politikoan, aktualitate handiko istorio bat kontatzeko.
Letagin eta The Clayton taldeen kontzertuak izango dira Antzuolako gaztetxean.
Txapa jaia antolatu dute Kartzela Zaharrean eta Harria eta Amustei taldeek girotuko dute.
'Ocho apellidos marroquis' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Alvaro Fernandez Armero. Iraupena: 97 minutu. Sarrera da bost euro.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023