Mahai-jolasen binakako txapelketak –tute, briska, txintxon, mus, xake, damak–.
Camden Town dantza akademiaren eskutik. Bi emanaldi: 18:00etan eta 19:00etan.
'Bertoko eta urrutiko ipuinak' izeneko ipuin saio musikatu hau Nerea Ariznabarreta kontalari eibartarraren eta Mariano Hurtado musikariaren eskutik dator (Naita produkzioak). Sei urtetik gorako haurrentzako. Gonbidapenak abenduaren 1etik aurrera hartu behar dira liburutegian.
2022an ateratako argazkiekin egin du proiekzioa Alex Mendikute argazkilariak.
Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin dantzaldia izango da.
Pentsatzen du edo pentsatua naiz? delako saioa egingo dute.
Buzkantzak eskainiko dizkie herritarrei UDAk eta Aretxartek.
Beheko Errota Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da. Biolin, gitarra, haize instrumentu, kantu eta dantza taldeen emanaldiak, eta baita musika bandarena ere.
Elgetako musika ikasleek Gabonetako kontzertua egingo dute Espaloia kafe antzokian.
Xinporna Fest jaialdiari hasiera emateko Turtukiña DJa izango da eta 22:00etan hasita kontzertuak: Olor eta Ginger. Sarrera: 8 euro.
'Ocho apellidos marroquis' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Alvaro Fernandez Armero. Iraupena: 97 minutu. Sarrera da bost euro.
Helduek Jaione Camborda donostiarrak zuzendutako O corno filma (Espainia, 2023, 103 min.) izango dute. Urrezko maskorra irabazi zuen 2023ko Donostia Zinemaldian. Sarrera: 5 euro.
Burrunda Faktoriak antolatuta, Gailu eta Braulio musika taldeak gaur, zuzenean. Sarrera: 8 euro sarrera arrunta / 3 euro prezio murriztua.
Miren Amuriza, Alaia Martin eta Iker Garitagoitia bertsolariak izango dira Arranoko oholtzan.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023