Goienagusik antolatuta Franquismo solo hubo uno. Historia y memoria en el relato del Franquismo hitzaldia eskainiko du Javier Buces sevillarrak, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariak.
Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Pake Leku elkarteak antolatuta, Murgialdai baserrira irteera Oñati Ezagutzen ekimenaren barruan. Prezioa: bazkideak, 8 euro / Bazkide ez direnak, 15 euro. Murgialdai baserrian bertan elkartuko dira, 10:30ean.
Tresnen konponketa, San Joxepe elkarteko bigarren solairuan.
Mahai-jolasen binakako txapelketak –tute, briska, txintxon, mus, xake, damak–.
Lehen Hezkuntzako umeendako Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra. Eskolako ganbaran elkartuko dira. Asmoa da abenduaren 15ean herriko dendetan eta tabernetan banatzea. Antolatzaileak: Maala Guraso Elkarteak eta Elgetako Herri Eskola.
Futbol zelaietan izaten den bortizkeria eta presioa izango dute aztergai Agurtzane Elkoro UDAko presidenteak, Jose Javier Barkero futbol jokalari eta entrenatzaile ohiak eta Irati Garzon Futbol Mas elkarteko kideak.
Edgar Lee Masters estatubatuarrak idatzitako Antología de Spoon River liburua izango du hizpide Monica Leiva kazetariak gidatutako taldeak.
Aramaioko Udalaren alegazioak prestatu dituen ingeniari taldeak egingo du hitzaldia –Ingeotyc–. Proiektuaren xehetasun teknikoak azalduko dituzte.
Euskal Herriko izaki mitologikoak ezagutzeko aukera, hilaren 30era arte. Abenduak 24 eta 25 itxita. Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.
Iker Aizkorbe argazkilariaren argazki erakusketa kultura etxeko erakusketa gelan. Abenduaren 11tik 22ra #gabonak2023