Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Arabako Aldundiak antolatuta, Zaharberritzen dugu Araban zikloaren barruan, Bizente Goikoetxea musikariaren eskulturaren zaharberritzeaz jardungo dute Iñigo Sarriugarte historialariak eta Migel Angel Elkoroberezibar idazleak.
8 – 12 ute bitarteko umeekin harremana duten helduen artean euskararen erabileraren aktibazioa da egitasmoaren helburua.Mahai informatiboa egongo da plazan, egitasmoaren berri emateko. Txokolatea ere egongo da (norbere edalontzia ekarri)
Aste Berdearen barruan antolatuta, lanera bizikletan joaten diren herritarrekin topaketa egingo da, jende gehiago bizikletan joan dadin animatzeko neurriak pentsatzeko eta bidean aurkitzen dituzten oztopoak identifikatzeko.
Debagoieneko Antzerki Plataformak antzerki taldea eratu du Aretxabaletan, eta ate irekiak egingo dituzte egiten dutena ezagutzera emateko.
'El retorno de las golondrinas' filma (Txina, 2022). Zuzendaria: Li Ruijun. Iraupena: 131 minutu. Sarrera: bost euro.
Bikote sinte-zirikatzailea Devo taldea zenari omenaldia eginez, Kooltur Ostegunetan. Sarrerak, zazpi euro.