Uztaileko kontsulta eguaztenean izango da, hilak 19. Txanda hartzeko, deitu 669 99 81 65 telefonora (Maite Elkoro).
Uretako txirrista erraldoia jarriko dute Arrizuriko aldapan, 16:00etatik 20:00etara.
Basoa Fundazioak eta Arabako Basogintza elkarteak antolatuta zuhaitz hostozabalen basoen kudeaketari buruz hitz egingo dute, eguaztenean.
La Banda Teatro Circo konpainia Kimera lanarekin etorriko da. Zirkuko jolasek, gorputz-adierazpenak eta antzerkiak bat eginda ikuskizun dibertigarria eta hunkigarria eskainiko dute Izaskun Lasarte, Txetxu Collado eta Nano Napal aktoreek.
Dana Moyak ahizpa Danirekin batera Kuban sortutako D'Capricho taldearen kontzertua. Udako kultur eskaintza jasotzen duen Kalean egitarauaren barruan.
Xalbadorpe elkarteak KZgunearekin elkarlanean ofimatika ikastaroa antolatu du uztailerako. Uztailaren 10etik 21era egingo dute astelehenetik barikura, arratsaldero, 18:00etatik 20:00etara. Landuko dira oinarrizko programen erabilera, testu edizioa, kalkulu orriak, aurkezpenak... Izena emateko deitu 650 50 58 99 telefonora.