Leintz Bailarako Ekiolak argibideak emango dizkie interesa duten herritar guztiei; batzar orokorrean azaldutakoak jakinaraziko dituzte Kontseilu Errektoreko kide diren Maite Iturbek, Jose Mari Balzategik eta Iñaki Aranburuk. Fagorreko ordezkari Aritz Otxandiano ere egongo da. Informazio-saioa egin baino ordubete lehenago (17:30etatik 18:30etara), topaketa-gune bat eskainiko da Amaia Antzokiaren sarreran, eta bertaratutakoek informazio gehigarria eskatu eta edozein zalantza argitu ahal izango dute.
San Martin jaiak antolatzeko lehen bilera egingo dute eta Udal ordezkariek herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.
Mirua taldearen kontzertua. Udako kultur ekitaldiak jasotzen dituen Kalean egitarauaren barruan.
Azkoiti eta Azpeitiko dantzari eta musikariz osatutako taldeak Sahatsa Plazan ikuskizuna eskainiko du, mendez mende iraun duten euskal dantzen erakustaldi bat.
Kontrabaxua, bateria eta akordeoiarekin eta txalapartak lagun eginda jazz doinuak eta bestelakoak eskainiko dituzte.
Erresistentzia zapatista izeneko argazki erakusketa, Lumatik herriak lankidetzarako eta herrien garapenerako erakundearen eskutik. Uztailaren 3tik 14ra, kultura etxeko erakusketa gelan.