Odola ematera deitu dituzte herritarrak, eta horretarako autobusa etorriko da.
Alaiak Kantuan emanaldia egingo dute; aurrez, eguneko zentrora joango dira eta handik irtendakoan kalejira egingo dute.
Leizarra Musika Eskolako ikasleen entzunaldiak Zaraia Aretoan. Konkretuki, Trikitixa emanaldiak.
Askatasuna eta Giza Eskubideen Aldeko herri plataformak gonbidatuta.
Hitzez Pitz irakurketa taldea elkartuko da 19.00etan liburutegian. Proposatutako irakurketa Garazi Goiaren Txartel bat (des)herrira. Informazio gehiago eta irakurgaiak liburutegian eskatu.
Jai batzordeak deituko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude zeramika gelan hilaren 23ra arte. Herritarrek online botoa emateko aukera dute hemen. Ezin da zeramika-gelan botorik eman. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea. Jai Batzordeak maiatzaren 24an emango du aditzera kartel irabazlea zein den.
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Maiatzaren 23tik 29ra bina orduko zazpi saio Elgetako KZgunean. Ordutegia izango da: 18:00-20:00. Gaia: Garraio publikoa mugikorrean eta planifikatu zure bidaia. Elgetako liburutegiak KZgunearekin lankidetzan antolatua. Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna: maiatzak 19.