Odola ematera deitu dituzte herritarrak, eta horretarako autobusa etorriko da.
Saroa Bikandiren eskutik Azalerako ipuinak izango ditugu liburutegian 2021etik 2023ra bitarte jaiotako txikitxoentzako eta beraiekin datozen helduentzako. Edukiera mugatua denez, izena eman behar da, liburutegian edo online. Ordubeteko hiru saio izango dira; maiatzaren 16an, 30ean eta ekainaren 6an, 17:30etik 18:30era.
Hitzez Pitz irakurketa taldea elkartuko da 19.00etan liburutegian. Proposatutako irakurketa Garazi Goiaren Txartel bat (des)herrira. Informazio gehiago eta irakurgaiak liburutegian eskatu.
Elgetako udalbatza martitzenean elkartuko da, 19:00etan. Gai-zerrenda honakoa da: 2023ko martxoaren 28ko ohiko udalbatzarraren akta onartzea,hala badagokio. Alkatetzaren ebazpenen kontu ematea, barne 2022koaurrekontuaren likidazioaren informazioa. 2023ko aurrekontuaren gain aldaketa espedientea. Kreditugehigarriak. Haserako onarpena. 'Pumptrack' instalakuntzako lanak esleitzeko proiektuarenonarpena, eta administrazio pleguak onartzea. Goiena komunikazio taldearekin hitzarmena egiteko akordioa. Historia medikoa euskaraz idazteko eta medikuek euskaraz lanegiteko eskubidearen aldeko adierazpena.
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena