Antzerki topaketak gaur eta bihar Pake Leku elkarteak antolatuta. Parte hartuko duten herriak dira: Oñati, Eibar, Donostia eta Zumarraga. Gaurko egitaraua da: 16:30ean, Oñatiko Ikusi Makusi taldea. "De vecinos como estos, líbranos señor" 17:45ean, Eibarko La Novena taldea. Bi antzezlan egingo dituzte: "La consulta del Dr. Melquíades" (20’) eta "Ganas de reñir" (20’)
Gaur da urtarrileko odol emate eguna, urteko lehena. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, Nahia Zeziaga eta Andrea Larrea nutrizionistek Gabonetan elikadura osasuntsua izateko gomendioak emango dituzte Kulturaten, abenduaren 13an, 17:30ean.
Nahia Zeziaga eta Andrea Larrea nutrizionistek egingo dute berba, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Larraitz Urrestilla adituarekin, Elkar Hezik gonbidatuta. Izenak emateko: 688 621 195 edo 943-71 82 71.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta kultura aste egingo dute herrian hilaren 13tik 16ra bitartean. Lehen ekintza antzerkia izango da. Espaloian, 18.00etan, Oroimenak Antzerki Taldearen Microteatros: Tocata y fuga en la resistencia antzezlana izango da. Sarrera doan. Hurrengo egunetan Abenduak 14, 18:00etan, Espaloian: Jokin Goenaga soinujolea. Ondoren, Alazne eta Unai Cantabrana. Abenduak 15, 17:00etan, bingo jokoa erretiratuendako Ozkarbi elkartean. Abenduak 16, 17:30ean, txistorra-jama eta bederatzi saskiren zozketa Ozkarbi elkartean.
Ikusezinaren dantza izeneko butoh tailerra gidatuko du Ainhoa Alberdik, Jaiki elkarteak antolatuta.
Tertulixan, euskaraz egitasmoaren barruan, Leslie Feinberg idazlearen "Mari-mutil handi baten bluesa" liburuaz jardungo dute. Dinamizatzailea: Miriam Luki.
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022