'Klara y la Navidad en la granja' animaziozko filma (Noruega, 2020). Zuzendaria: Will Ashurst. Iraupena: 68 minutu. Sarrera da lau euro.
Magia eta abentura uztartzen dituen Clifford el gran perro rojo filma eskainiko diete neska-mutikoei. Sarrera: 4 euro.
Canta 2 filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Garth Jennings. Iraupena: 109 minutu.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa, aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko.
Ikusiz gozatu taldeko bazkideentzat izango da, domekan, 18:45ean. Capharnaum filma eskainiko dute, eta Joseba Nafarretek aurkeztuko du.
KEZKA dantza taldearen emanaldia, erromerietako dantzen historia-dantzatu bat. Korroan, borobilean hasi eta soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta biko dantzetatik pasa ondoren, soltean bakarka edo noraezean edo pikutan bukatuko duena. Gidaria: Oier Araolaza ArrietaPrezioa: 5 euro, sarrerak: kiroldegian edo bibe.me webgunean. Zuzeneko musika izango da.
'Semea pixka bat motelago dabil soilik' antzezlana. Tanttaka Teatroaren ekoizpen bat. Egilea:Ivor Martinić. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Antzezleak: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi «Jabato» López, María Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia. Sarrera da hamar euro.
'En un muelle de Normandia' filma (Frantzia, 2021). Zuzendaria: Emmanuel Carrère. Iraupena: 107 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Uberto Pasolinik zuzendutako Cerca de ti (Erresuma Batua, 2020, 96 min.) filma eskainiko dute helduendako. Hainbat aitortza izan dituen filma da. Sarrera: 5 euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Itziar Azpirozek sortutako erakusketak landare prentsatuak, lehorrak eta naturako osagarri desberdinen konposaketak azaltzen ditu. Kolore, forma eta testura ezberdinak erabilita, Ama Lurrarekiko lotura adieraztea du helburu. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 Zapatuetan: 11:00-13:00
"Habitat" jakin batean gizakiak jokatu duen historia kontatzen da, ekologian ere erabiltzen den habitat kontzeptuarekin batera, gizakiak sortutako hizkuntza, kultura eta erakundeak aztertuz, XIX. mendera arte.