09:00etan, euskaraz eta 11:00etan, gazteleraz. Izenak emateko: BAZen bulegoan, 943-25 20 00 telefonoan edo Arrasate.eus/ezagutu webgunean.
Oñati-Elgoibar (29 kilometro) ibilaldia egingo dute. 10:00etan Foruen plazatik irtengo dira. 11:00etan, hamaiketako, Bergarako San Martin plazan. 12:30-13:00 aldera helduko dira Elgoibarko Kalegoen plazara.
Izena emateko: infoturismo@debagoiena.eus eta 943-79 64 63.
Neska-mutikoek Earwing y la bruja marrazki bizidunen filma (Japonia, 2020, 82 min.) izango dute Seminarixoan.
Lazunak azkazaletan poesia liburua aurkeztuko dute Oihana Arana egileak eta Leire Vargas bertsolariak. Segurtasun neurriak errespetatu ahal izateko kopurua mugatua izango da, hortaz, aurretik eman behar da izena. Horretarako bideak: 685 75 67 29, euskara@loramendielkartea.eus eta webgunea.
Hip-Hop dantzari batek gidatuta. Hip-hop dantza estilora hurbilketa eta lehen dantza erritmoak.Adina: 10 – 12 urte bitartekoentzakoPrezioa: 5 €. Plaza mugatuak izango dira (15 lagun) Izen-ematea: kultura etxean.
Helduek Hijos del Sol filma (Iran, 2020, 99 min.) izango dute domekan eta astelehenean.
Ganbara faktoriako taldeek bazkideendako egingo dute kontzertua da Sacrum. Sarrerak zortzi euro balio du (gehi gastuak) eta aurrez erosi behar da hemen sartuta.
Bi urteko ibilbide labur bezain oparoa duen talde nafarra da Ibil Bedi. Maitasunaz mintzo dira, zalantzez, ezustekoez, galeraz eta bizitakoez gehienbat. Euren kantuak, orokorrean, poparen bueltan ibiltzen dira, nahiz eta bestelako ukitu batzuk soma daitezkeen zenbaitetan. Edukiera mugatua da, beraz, aurrez izena ematea komeni da. Horretarako, 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu beharko da.
'Mia y Moi' (2021) filma. Zuzendaria: Borja de la Vega. Sarrera da bost euro (gehi gastuak).
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.