Eguraldia medio, urriaren 3an bertan behera geratu zen Izan Bidea dinamika. Hala, datorren maiatzaren 8an Euskal Herriko 650 tontor esanguratsu igotzeko deia egin du Sarek. Antzuolarrek Trekutz eta Arrolako tontorrak igoko dituzte.
Presoen aldeko aldarria Tellamendira igoko dute aramaioarrek, zapatuan. 10:00etan elkartuko dira plazan, eta 10:30ean Maskañon. Argazkia egingo dute tontorrean.
Urrian egitekoak ziren Izan Bidea ekimena maiatzaren 8rako deitu du Sarek. Euskal Herriko 650 menditara igotzeko erronka egingo dute herriz herri, eta Elgeta ere batu da ekimenera. Herriko bi menditara igo gura dute egun horretan: Azkoanabieta (728 m.) eta Egoarbitza (733 m.).
Aurreko saioetako partaideek proposatutako ekintzak gaur Txaloka ludoteka ibiltarian, San Migeltxiki jaien barruan. 3 eta 8 urte arteko ume guztiek har dezakete parte.
Bigarren eskuko azoka eta Aramaioko ekoizleen produktuak salgai egongo dira, plazan, maiatzaren 8an, 11:00etatik 14:00etara. Gainera, zume biziko jolasguneari buruzko erakusketa ere jarriko dute ikusgai.
Gaur, San Migel Txiki jaien barruan: 11:00etan, haurrendako jolas-tailerrak Txaloka ludotekak antolatuta, Irunberri plazan 12:00etan, Itxaflero jaurtiketa eta txistulari diana 12:30ean, bertsoz bertso 13:00etan, marianito ordua terraza eta balkoietan 17:30ean, Potx magoaren ikuskizuna haur eta helduendako, Irunberri plazan (Zapatu eta domeka goizian banatuko dituzte sarrerak Zazpibidetan)
Izan Bidea ekimenaren baitan mendi tontorretara igotzeko deialdiarekin bat egin du Aretxabaletako Sarek eta herritarrak ere horretara gonbidatu ditu. Bost tontor dituzte aukeran aretxabaletarrek: Murugain (778 metro), Aranguren (1.136 metro), Elorretako Haitza (1.141 metro), Arlutz (1.126 metro) eta Erlaitz (1.108 metro). Gailurretan 11:30ean egoteko dei egin dute.
3-12 urte artekoendako. Aurrez eman behar da izena, hemen.
Gazte Eguna ospatuko dute zapatuan. 12:00etan hitzaldia izango dute, kultura etxean, kulturaren beraren inguruan. Bazkaria parkean izango da. Bazkal ondoren mahai-ingurua egingo dute gune autogestionatuen inguruan. Ibiza Sound System taldearen musikak girotuko du arratsaldea.
Arrasate Musikaleko Txistulari Bandak eta Txistu ikasleak kontzertua eskainiko dute gaur Kulturaten.
Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleen eskutik.
Zubikoako igerileku berrian egingo den lehen igeriketa txapelketa. Zazpi taldetako igerilariak etorriko dira.
'Kolpatu. Topatu' diskoaren aurkezpena egingo dute. Sarrerak, zortzi eurotan, hemen.
Marina Lameirok Berri Txarrak-en Ikusi Arte biran grabatutako dokumentala. Iraupena: 98 minutuSarrera: 3 € (aldez aurretik kiroldegian)
'Una joven prometedora' (Erresuma Batua, 2020). Zuzendaria: Emerald Fennell. Iraupena: 113 minutu. Sarrera da bost euro (gehi gastuak)
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.
Liburuaren Egunaren harira. Informazio osoa, hemen