Elgetako bi tontorretara iritsi gura du Sarek maiatzaren 8an

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 4a, 16:00
Elkarretaratzea Elgetan, urrian. (iturria: @sare_herritarra)

Urrian egitekoak ziren Izan Bidea ekimena maiatzaren 8rako deitu du Sarek. Euskal Herriko 650 menditara igotzeko erronka egingo dute herriz herri, eta Elgeta ere batu da ekimenera. Herriko bi menditara igo gura dute egun horretan: Azkoanabieta (728 m.) eta Egoarbitza (733 m.). 

Presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gaixo daudenak etxean egon behar dutela aldarrikatzeko ekintza izango da.

Nor bere erritmoan igoko da tontorretara; oinez, korrika, bizikletan... Hala ere, hiru hitzordu daude finkatuta. Talde bat 10:00etan abiatuko da plazatik, eta bi talde argazki ateratzeko deia dago eginda; 11:00etan Azkonabietan, eta 12:00etan Egoarbitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak