Askatasunerantz bidea. Sahara Hurra! leloarekin elkarretaratzea egingo dute Saharari elkartasuna adierazteko. Udalak bat egin du horrekin.
EHko emakume migratu eta arrazializatuen sareko Cecilia Themme kidearekin solasaldia antolatu dute Martxanterek, migrazioaren kudeaketa erdigunean jarrita. Hizketaldia Emakumeen Mundu Martxaren V. edizioaren baitan kokatu dute. Edukiera mugatua dela gogorararazi dute.
'El palacio ideal' filma (Frantzia, 2018). Zuzendaria: Nils Tavernier. Sarrera da bost eurotik.
Xabi Solano musikariak eta Kimua dantza konpainiak elkarrekin garatutako ikuskizuna. Sarrerak, 8 euro.
Euskaraldiaren hasierako egunean euskalgintza, feminismoa eta pandemia egoerari buruzko hausnarketak eskainiko ditu. COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak hartuko dira, hau da: Ateak ekitaldia baino 20 minutu lehenago irekiko dira. Aulkiak 1,5 metroko segurtasun distantziarekin ipinita egongo dira. Bizikidetza unitate berean bizi direnak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin. Derrigorrezkoa da maskara jarrita izatea uneoro. Barruan ezingo da jan eta edan. Sarreran eskuak gel hidroalkoholikoz garbitu beharko dira. Gela bertan egongo da.
Ro musika talde azkoitiarrak post-rock doinuak ekarriko ditu Zaraia aretoko oholtzara. Euskaraldiak antolatu eta babestutako kontzertua izango da eta sarrerak 5 euro balio du. Ateak 18:30erako zabalduko dituzte.
Oñatiko Ernaik antolaturiko jardunaldien bigarren saioa izango da, bertan Oñatiko intsumiso izandako batzuek egingo dute hitz. Beraien borroken eta esperientzien berri emango dute.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.
Azaroaren 20tik 22ra bitartean Sarek antolatutako ekintzen baitan, antzuolarrek presoak etxeratzeko aldarrikapena egingo dute. Elkarretaratzea egingo dute egubakoitzero bezala, eta zapatuan argazki herrikoia aterako dute Zurrategin. Argazkiak eta bideoak egiteko deia ere egin dute preso eta senitartekoei babes adierazteko.
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.