Larunbata, martxoak 28

09:00

Ernaik antolatutako independentzia eguna -BERTAN BEHERA

Arrano-Aitz, Oñati | Bestelakoak

Goizean mendi irteera egingo da Arranoaitzera. Ondoren, bazkaria antolatu da gaztetxean eta bazkalostean berriz, hitzaldi-tertulia bat izango da. Azkenik, egunari amaiera emateko kontzertuak izango dira.

Ernaik antolatutako independentzia eguna -BERTAN BEHERA Arrano-Aitz

Goizean mendi irteera egingo da Arranoaitzera. Ondoren, bazkaria antolatu da gaztetxean eta bazkalostean berriz, hitzaldi-tertulia bat izango da. Azkenik, egunari amaiera emateko kontzertuak izango dira.

10:00

Oñatiko duatloia (BERTAN BEHERA)

Oñati, Oñati | Kirola

Arratsaldean izango da duatloia eta goizean umeendako lasterketak eta bestelako ekitaldiak egongo dira, Oñatiko Tritaloi taldeak antolatuta

Oñatiko duatloia (BERTAN BEHERA) Oñati

Arratsaldean izango da duatloia eta goizean umeendako lasterketak eta bestelako ekitaldiak egongo dira, Oñatiko Tritaloi taldeak antolatuta

10:30

Yoga musikatua - BERTAN BEHERA

Eltzia, Oñati | Musika

Izar Etxebarriak, Yoga saio berezia eskainiko du Eltzian. Horretarako Tommaso Galati eta Iñigo Ugarte musikari oñatiarrak alboan izango ditu. BERATU musika jaialdiaren barruan.

Yoga musikatua - BERTAN BEHERA Eltzia

Izar Etxebarriak, Yoga saio berezia eskainiko du Eltzian. Horretarako Tommaso Galati eta Iñigo Ugarte musikari oñatiarrak alboan izango ditu. BERATU musika jaialdiaren barruan.

11:00

'Componer Jugando a Cartas' tailerra - BERTAN BEHERA

Eltzia, Oñati | Musika

Los Sara Fontán Bartzelonako bikoteak tailer berezia eskainiko du Eltzia Musika gunean. Bertan inprobisatzeko metodologia ezberdinak aztertu eta erakutsiko dira horretarako espresuki sortu duten joko bati esker. Aurrez eman behar da izena: beratujaialdia@gmail.com. BERATU musika jaialdiaren barruan.

'Componer Jugando a Cartas' tailerra - BERTAN BEHERA Eltzia

Los Sara Fontán Bartzelonako bikoteak tailer berezia eskainiko du Eltzia Musika gunean. Bertan inprobisatzeko metodologia ezberdinak aztertu eta erakutsiko dira horretarako espresuki sortu duten joko bati esker. Aurrez eman behar da izena: beratujaialdia@gmail.com. BERATU musika jaialdiaren barruan.

18:00

Möi Möi Orkestra Magikoa - BERTAN BEHERA

San Martineko ermita, Oñati | Musika

Doninbane Lohitzuneko Möi Möi kolektiboak musikaren inguruan hainbat proiektu sortu ditu urteetan zehar: BaleaPop jaialdia antolatzeaz gain hainbat disko ere argitaratu ditu (Lumi, Odei, etab.). Oraingo honetan Orkestra bezala aurkeztuko dira: Fusible musika taldeak babestuta azken hamarkadetan ikur izan diren hainbat abestiren bertsioak eskainiko dizkigute.

Möi Möi Orkestra Magikoa - BERTAN BEHERA San Martineko ermita

Doninbane Lohitzuneko Möi Möi kolektiboak musikaren inguruan hainbat proiektu sortu ditu urteetan zehar: BaleaPop jaialdia antolatzeaz gain hainbat disko ere argitaratu ditu (Lumi, Odei, etab.). Oraingo honetan Orkestra bezala aurkeztuko dira: Fusible musika taldeak babestuta azken hamarkadetan ikur izan diren hainbat abestiren bertsioak eskainiko dizkigute.

21:30

Joseba Irazoki - BERTAN BEHERA

Eltzia, Oñati | Musika

Beratu musika jaialdiaren hirugarren edizio honetan estraineko ekimen bat dugu: afari musikatua. Jatekoa eta zuzeneko musika elkartuko ditugu proiektu berri honi esker. Horretarako gonbidatu berezi bat izango dugu gurean: Joseba Irazoki musikari beratarra. Bakarlari moduan etorriko da oraingo honetan eta Eltziako tabernan eskainiko den afari berezi bati soinu banda jarriko dio. BERATU musika jaialdiaren barruan

Joseba Irazoki - BERTAN BEHERA Eltzia

Badugu zer aldarrikatu!

Elgeta

40 egun Joaquin eta Alberto gabe. 40 egunez gure osasunarekin jolasten. 40 egun, eta dimisiorik ez mahai gainean. Badugu zer aldarrikatu! Etxean ordu asko igaro behar dugun honetan, tartetxo bat eskainiko diogu Zaldibar Argitu! gaiarekin edo lemarekin eskulan bat egiteari. Bukatzean, bideo polit bat sortuko dugu egindako lan guztiekin. Joaquin eta Alberto ez ditugulako ahaztu, ez ditugulako ahaztuko. Langileak, osasuna eta erantzukizunak! ZALDIBAR ARGITU!

Badugu zer aldarrikatu! 40 egun Joaquin eta Alberto gabe. 40 egunez gure osasunarekin jolasten. 40 egun, eta dimisiorik ez mahai gainean. Badugu zer aldarrikatu! Etxean ordu asko igaro behar dugun honetan, tartetxo bat eskainiko diogu Zaldibar Argitu! gaiarekin edo lemarekin eskulan bat egiteari. Bukatzean, bideo polit bat sortuko dugu egindako lan guztiekin. Joaquin eta Alberto ez ditugulako ahaztu, ez ditugulako ahaztuko. Langileak, osasuna eta erantzukizunak! ZALDIBAR ARGITU!

Apirilean Musika

Seminarixoa, Bergara | Musika

Apirilean Musika programaren 16. ekitaldia ospatuko da martxoaren 27tik apirilaren 4ra bitartean. Aurreko urteetan bezala, musika hitzordu interesgarriz beterik dator programazioa eta musika herriko txoko guztietara iritsiko da aurten ere, Seminarixoa erreferenteetako bat izanik.Musika Eskolako ikasleak eta kanpotik etorritako musikariak izango dira benetako protagonista, eta herritarrei parte hartzeko eta musikaz gozatzeko gonbitea luzatu nahi diete.

Apirilean Musika Seminarixoa

Apirilean Musika programaren 16. ekitaldia ospatuko da martxoaren 27tik apirilaren 4ra bitartean. Aurreko urteetan bezala, musika hitzordu interesgarriz beterik dator programazioa eta musika herriko txoko guztietara iritsiko da aurten ere, Seminarixoa erreferenteetako bat izanik.
Musika Eskolako ikasleak eta kanpotik etorritako musikariak izango dira benetako protagonista, eta herritarrei parte hartzeko eta musikaz gozatzeko gonbitea luzatu nahi diete.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»