Datorren asteartean martxoak 3an LEHEN FINAL ERDIAK jokatuko dira Soraluce 4terdiko txapelketa barruan, 19:30tan hasita Bergarako udal pilotalekuan. Hauxek izango dira bi partiduak: PROMESAK: J.FERNANDEZ(San Juan de Fuenmayor) - O.ARIZTEGI(Txaruta - Baztan) NAGUSIAK: A.ETXEBERRIA(Lemoa E.T) - B.AZKETA(Tartaloetxe-Zegama) Komentatu berez Iraitz Zubizarretak jokatu behar zuen, baiña lesioa dela eta bere ordez A.Etxeberria sartu dugula.Animo eta hurbildu pilotalekura!!
Ekintzaile, autonomo, profesional, mikroenpresa eta interesa duten guztiei zuzenduta formazio saioa.Izen-ematea: enplegu@onati.eus edo 943 003 198. Oñatin Elkarrekin Ekin (Udalak eta Mondragon Team Academyk antolatuta)
Elgetako herri eskolan gurasoendako hitzaldia. Izenburua: Adingabeak eta telefono mugikorrak. Ludoteka zerbitzua egongo da eskaera egin dutenendako. Saioa eskolako liburutegian izango da, bigarren solairuan.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da Euskaraldiaren 2. edizioa eta herrian ekimen hori dinamizatuko duen lan-taldea batzeko deialdi irekia egiten da. Interesa duten guztien parte-hartu ahal izango dute.
Martxoaren 8aren baitan, hainbat ekintza antolatu dira Antzuolan eta bihar, esate baterako, Gure genealogia feministak. Feminismoaren historia gaia jorratuko den hitzaldia izango da Olarango ekintza aretoan, 18:00etan.
Martitzenean, martxoak 3, egingo dute aldi honetako lehena. 18:00etatik 20:00etara izango da, Araba Etorbideko lokalean, eta Kabuena baserriko hanburgesatxoak dastatuko dituzte, Euzki okindegietako ogitxoekin lagunduta. Gaur egun 400 partaidetik gora sustengatzen dute Ereindajan, eta laster bazkidetza kanpaina jarriko dute martxan.
Psikologia irakurle tailerra (gazteleraz). Irakurri den liburua: 'Una forma de vida' (Amélie Nothomb). Dinamizatzailea: Silvina Fondra
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ekintza honetan, Ane Gorosabelek, Erroa eta Geroa dokumentala aurkeztuko du eta ondoren, lanari buruzko solasaldia izango da. Aurkezpena eta solasaldia 19:00etan hasiko da, Kulturateko areto nagusian.
Mahai ingurua. Moderatzailea: Pili Kaltzada kazetaria. Parte-hartzaileak: Miren Elgarresta (Berdintasunerako zuzendaria Aldundian), Nerea Ibañez (ASPEGIko presidentea) eta Oñatiko hainbat emakume ekintzaile. Oñatiko EAJk antolatuta. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan da.
Martxoak 3, martitzena, 19:00etan, bilera egingo da kultur etxean San Pedro jaietako egitaraua prestatzeko. Interesa duen edonork izango du parte hartzeko aukera. Eskoriatzako Udalak herritarrak animatu nahi ditu bileretan parte hartzera eta denon artean denon gustuko jaiak prestatzera.
'Colapso: capitalismo terminal, transición ecosocial, ecofascismo' hitzaldia. Hizlaria da Carlos Taibo, Madrilgo unibertsitateko irakaslea politika zientzian. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen jardunaldien barruan.
Erika Olaizolak Panpina antzezlana eskainiko du. 2014tik datorren Olaizolaren proiektu oso pertsonala da. Oholtza gainean bera bakarrik egongo da, eta alderdi ilunez, atseginak ez diren alderdi horiek ateratzeaz, ikusteaz, jolasteaz, onartzeaz edo ez onartzeaz... datza antzezlanak.
Martxoaren 8an egingo da 'Bortxatzailea zu zara' performance-a. Gaur da entsegua.
La odisea de los giles filma ikusgai egongo da Amaia Antzokian, 20:30etan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
'Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea' eta 'Lemoizko borroka anti-nuklearra' izeneko erakusketa dago zabalik kultura etxeko erakusketa gelan. Natur Eskolako langileek antolatu dute, Ingurumen Jardunaldien barruan. Gaur da inaugurazio ekitaldia. Martxoaren 8ra arte egongo da zabalik.
Eskoriatza Lagunkoiak, Udalarekin batera, MatiaZaleak elkartearen Bakardadeari begira izeneko erakusketa jarriko du Ibarraundi museoan. Erakusketa egun eta ordu hauetan ikusi ahal izango da: Otsailak 24, 25, 26, 27 eta 28, 10:00etatik 14:00etara, eta martxoak 2, 3, 4, 5 eta 6, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Bakardadea ikusteko hainbat modu jasotzen duten argazkiek osatzen dute erakusketa, MatiaZaleak elkarteak udaran antolatutako argazki lehiaketan bildutakoen artetik egindako aukeraketa da, argazkiekin gozatzeko eta gogoeta egiteko espazio bat eskaintzeko asmoz. Proiektu hori iazko urte amaiera aldera gai berari buruzko gogoetak jasotzeko postontziak jarrita gauzatu zen nire lagun bakardadearentzako postalak izenekoarekin osatu da. Horren ondoren, postalak aprobetxatuz, herriko ikastetxeek gaia lantzen aritu ziren eta esperientzia interesgarria izan zela aipatu zuten.