'Gure genealogia feministak. Feminismoaren historia' izenburupeko hitzaldia bihar, Olaranen

Maialen Regueiro 2020ko martxoaren 2a

Martxoaren 8aren baitan, hainbat ekintza antolatu dira Antzuolan eta bihar, esate baterako, Gure genealogia feministak. Feminismoaren historia gaia jorratuko den hitzaldia izango da Olarango ekintza aretoan, 18:00etan.

Martxoaren 8ko egitaraua

Martxoaren 8an, domekan, 10:00etan, haur eta gazteentzako tailerrak egongo dira Zurrategin, Idozalek antolatuta. Horrez gain, Olarango ekintza aretoan, yoga eta luzaketak egiteko aukera izango da. 12:00etan elkarretaratzea egingo da plazan eta 14:00etan, leku berean, emakumeen bazkaria egingo da, bakoitzak bere jatekoa eta mahai tresnak eramanda.

Horrez gain, eta Martxoaren 8aren bueltan antolatutako azken ekintza gisa, Erradikalak ginen ikuskizuna ikusteko aukera egongo da, martxoaren 14ean, 19:00etan, Torresoroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak