Turismo Bulegoaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan.
Ordua: 17:00, Udaletxeko atarian.Ondoren San Joxepe elkarteko kideek prestatuta txokolatea banatuko zaie haurrei.
Erregeen kabalgata herriko kaleetan eta harrera udaletxean. Txanda merkatarien elkarteak antolatuta.
Errege magoen desfilea kiroldegitik plazara joango da eta zaharren egoitzaren parean Herodesen istorioa antzeztuko da.
Ordua: 19:00Ibilbidea: udal biltegia, Masterreka, Bideberri, Ibargarai, Herrilagunak, Domingo Irala, Irizar,Barrenkale, Plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekale, Arruriaga, Udal biltegia.
Meltxor, Gaspar eta Baltasar kalerik kale ibiliko dira umeei gozokiak banatzen. Herrira heldu aurretik, Elosutik pasako dira, 18:00etan.
Bihar, urtarrilak 5, errege magoek Mizipirualde egoitzan egingo dute Bergaran –Herribusean joango dira lehen aldiz– egingo duten lehen geldialdia (17:00), eta desfilea 19:00etan hasiko da udal biltegitik. Aurten 95 gaztek hartuko dute parte eta antortxeroek edo suzi eramaileek Bedelkarreko saltokiek egindako arropa berria estreinatuko dute.
Eskoriatzako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe. Gutxienez, 2017ko abenduaren 18tik 2018ko urtarrilaren 6ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek. Lehiaketako saria bakarra izango da, 300 euro. Bozketa egiten dutenen artean 100 € zozketatuko dira Eskoriatzako edozein establezimendutan gastatzeko. Botoa emateko azkenengo eguna: 2018ko urtarrilaren 3a. Sari banaketa eta zozketa: urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 19:30ean plazan
Errege bezperako bertso saioa. Gai jartzailea izango da Txinparta bertso eskola.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Abenduaren 6an hasi eta urtarrilaren 5eko errege kabalgatara arte, ia egunero egongo da zertaz gozatu Bergarako Gabonetako kanpainaren barruan. Bergara Bizi ekimenaren barruan askotariko ekintzak antolatu dira; urtero moduan, umeendako eskaintza izango da nagusi.
Elkar Hezi Taupadak eta azoka antolatu dituzte aurten ere eta horren barruan, Begirada Kontzienteak izeneko argazki erakusketa dago (Calcuta ondoan) Erakusketan Batxilergoko ikasleek gidatutako bistia gidatuak (egunak eta orduak zehazteke).
Hilaren 14an, eguena, piztuko dituzte Foruen plazan eta herriko kale eta gune ezberdinetan jarri dituzten Gabonetako argiak. Aurrekontua izan da 10.868,22 euro.
Urtarrilean zehar, Bilbora joateko autobusean izena emateko aukera egongo da Aitz Garbin. Urtarrilaren 11ra arte gongo da horretarako aukera.
Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean, Areskok antolatutako, Gabonetako campusa egingo da Manuel Muñoz kiroldegian, 2005-2009 bitartean jaiotako jokalari guztiei zuzenduta. Saskibaloian aritzen diren bitartean dibertitzeko bost ordutako saioak izango dituzte bertaratzen direnek. Prezioa, berriz, 65 eurokoa izango da, eta bertara doazenek; kamiseta jasoko dute opari, hamaiketakoa izango dute, eta egunero bost ordutako entrenamenduak jasoko dituzte. Izena emateko azken eguna, berriz, datorren egubakoitza, abenduaren 22a izango da, eta informazioa nahi duenak: 666 825 556 telefonora deitu dezake.
Zibergara taldeak duela urtebete jaio zen Telegrameko Elkartela horma digitaleko kartel onena aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 200 kartel baino gehiagoren artean aukeratu beharko dute herritarrek, urtarrilaren 12ra arte, webgune honetan klikatuta.