Kantsatzekek antolatuta mendi irteera, domekan, Unginora. Taldea 08:00etan abiatuko da plazatik. Prezioa da 10 euro. Izena emateko azken eguna: apirilak 18. Argibide gehiagorako kantsatzeke@gmail.com edo 690 74 00 56 (Whatsapp) edo www.facebookcom/kantsatzeke.
Untzilla eta Suña zeharkatuz, familian egiteko. Izena emateko: 943-25 20 00.
Kurtzebarri eskolako Gurabarri guraso elkarteak irteera antolatu du Murugainera; mendiari buelta emango diote hain zuzen ere. Bukaeran, salda eta mokadutxoa eskainiko dituzte Untzilla auzoko elkartean.
San Isidro Pilota Txapelketako final laurdenak jokatuko dira, benjamin eta alebin mailan, eta infantil eta kadeteetan.
Liburuak, diskoak, arropa, altzariak, jostailuak, kirol materiala… ez dago mugarik, helburua berrerabiltzea da, irteera ematea bere garaian erosi eta orain behar ez ditugun gauza guzti horiei. Mahai eskaera H@ZI zerbitzuan (Udaletxeko harrera zerbitzua) edo 943 71 44 07 telefonora deituta egin beharko da.
Aurrez izena eman behar da.Informazioa www.laboratorium.eus eta 943769003
Liburu eta mokadu ederren artean bildurik, irakurketak partekatzeko unea.Irakurleak: Xabi Gonzalez Maite Encina Sara Agiriano Julia Guerra Gidaria: Dorleta KortazarMusikariak: Beheko Errota musika eskolako gitarra hirukoteaSarrera doan.
Bergara kantuan jira egingo dute Udal txistulari bandak lagunduta, San Martin plazatik abiatuta.
Txoriekin berba eitten zeban emakumia ikuskizuna, hasiberrien eta haurren abesbatzarekin eta talde instrumentalarekin. Bi emanaldi: 17:00etan eta 18:00etan.
Gaztelekuko Kuboan, Just Dance eta DJ emanaldiak gaur gaztetxoendako.
Kuboko erabiltzaileendako, lauko taldetan.
'Emma y el jaguar negro' filma, umeendako (Frantzia, 2024). Zuzendaria: Gilles de Maistre. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Arratia bailararen bihotzean, 13 gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Maurizia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen.
Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan. Sarrerak hamar eurotan daude salgai.
'Los niños de Winton' filma –benetako gertakarietan oinarrituta–. (Erresuma Batua, 2023). Zuzendaria: James Hawes. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da bost euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.