Elgetako Udaleko ongizate sailak antolatuta, lau saio izango dira, guztira: apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, 10ean eta 17an.
San Andresko jaien hasiera: 11:00 Haur eskolakoen kalejira. 17:00 Pregoia, gaztetxokoko neska-mutikoen eskutik. 17:15 Marrazki lehiaketa, Arrasate Herri Eskolako Bedoñabe eraikinean. 17:30 Buruhandiak. 17:30 Aurpegi-margotzea, Kurtzetxiki plazan. 18:00 Txokolatea, Kurtzetxiki plazan. 21:00 Cricket dardo txapelketa, Equs tabernan. 23:00 Kontzertuak: Gozategi. Ondoren DJak: Josu Aramburu, Liza eta Joss.
Liburuaren Nazioarteko Eguna Udal Liburutegiak programazio berezia gertatu du. Hilaren 26an mahaia jarriko du Geaxi Ezpeletak plazan, 16:00etatik 18:30era, Liburutegia Plazara ekimenarenbaitan.
Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekitaldietan baitan antolatutakoak: 17:00 Literatruke Azoka. 18:00, Haiku irakurketa. 19:00 Haiku erronkan parte hartu dutenen artean zozketa. 20:00 Literatruke Azokaren itxiera eta luncha.
Belaunaldiarteko Nazioarteko Egunaren baitan olinpiar jokoak izango dituzte. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailara arteko neska-mutikoak eta nagusiak elkartuko dira, taldeak osatuta, jolasean jarduteko.
Euskal Barrok Ensemble Goikobalu Txiki Abesbatzarekin lau urtetik gorakoentzako saioa. Aurrez izena eman behar da.
18:00etan, plaza garbitzea eta txopoaren igoera. 20:00etan, afaria.
Aretxabaletako Sarek batzarra egingo du 18:30ean, udaletxe zaharrean, "konponbidearen bidean emandako urratsak" aztertzeko eta Gari Atxabaltara dinamikaren inguruko azalpenak konpartitzeko. 19:30ean, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da, Herriko Plazan.
Herrixa Kantuan ekimeneko apirileko hitzordua gaur, Jose De Azpiazu musika eskolakoekin batera.
Gaurko egitaraua hauxe: 18:45: Olabaratara igoera, kalejiran, Artxubi baserritik abiatuta. 19:00: etxafuegoak eta txorimaloak 22:00: kontzertuak eta DJak - Zentzu okerra, Txua, Emaion eta Bob Marlet Oharra: Autobus zerbitzua egongo da gaur kaletik auzora.
'Pájaros' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pau Dura. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.