Andramaixei hasiera txosnagunean: 11:00 Auzolana. 18:30 Txupinazoa eta txosnagunearen irekiera. 19:00 Gaiteroekin kalejira eta pilota partiduak pilotalekuan. Ostean, gaiteroen kalejira. 22:30 Kontzertuak: Laino Beltzak eta Perlata. Ostean, DJ Enchantix.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.